https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ixone Sádaba, Ana Román eta Abigail Lazkoz, 'Artistak gurean' programan

Ekimenak aukera ematen du Artiumeko bildumaren parte diren artistak eta haien lanak hurbiletik ezagutzeko

EL CORREO

Gasteizko Artium museoaren 'Artistak gurean' programaren urteko lehen seihilekoko egitarauan izango dira Eduardo Hurtado, Ixone Sádaba, Ana Román, Abigail Lazkoz, Fernando Sinaga eta Concha Prada artistak. Ekimenak aukera ematen du Artiumeko bildumaren parte diren artistak eta haien lanak hurbiletik ezagutzeko.

Saioak hilean behin izaten dira, museoaren emanaldi aretoan zein erakusketa aretoetan, publikoari aukera emanez artistekin harremanetan egoteko. Arte garaikidearen ezagutzan laguntzeko xedea duen programak EDPren babesa du, Artumeko arduradunek jakinarazi dutenez.

Hilean behin ospatzen den artista eta publikoaren 'Artistak gurean' Artiumeko topaketan sortze prozesuari nola heltzen dioten azaltzen dute artistek, ordu eta erdi inguruko saioetan, eta artelan edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, Artium bildumaren dagokion erakusketan ikusgai dagoen artelanaren edo artelanen aurrean jarraitzen du elkarrizketak.

Topaketa modu honek sortzaileekin harremana izateko aukera ematen dio publikoari, eta harreman zuzenaren bidez elkarrizketa eta egungo sorkuntzaren eta espainiar eta euskal arteko obra adierazgarrien ezagutza sakonagoa izatekoa. Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasten dira.

'Artistak gurean' saioa gaur asteartean izango da, Ixone Sádaba-rekin, eta ondoren, Ana Román (martxoa), Abigail Lazkoz (apirila), Fernando Sinaga (apirila) eta Concha Prada (maiatza) igaroko dira.

Temas

Euskera