Itxialdian kirol apustuek behera egin bazuten ere, poker eta online kasinoen arrakasta izugarria izan zen
Online jokoari dagokionez, enpresek 208 milioi euro gordin bereganatu zituzten aurtengo apiriletik ekainera bitartean
unai sarriugarte
Larunbata, 7 azaroa 2020, 20:57
Itxialdian kirol apustuek behera egin zuten, ez, ordea, pokerrak eta online kasinoek. Hala eman du ezagutzera ludopatiaonline.com webguneak. Konfinamenduarengatik kasino-aretoek ateak itxi behar izan zituzten. Baina, joko presentziala jaistearekin batera, horietako askok on-line jokoen alde apustu egin zuten.
Online jokoari dagokionez, enpresek 208 milioi euro gordin bereganatu zituzten aurtengo apiriletik ekainera bitartean, pasa den urteko bigarren hiruhilekoan baino % 17,71 etekin gehiago, alegia. Etekin horietan jada irabazleei ordaindu beharreko kantitateak kenduta daude.
Konfinamendu garaian apustu-etxeekin zerikusia zuen publizitatea desegin egin zen. Hori dela medio, aurtengo lehendabiziko hiruhilekotik bigarrenera izugarri jaitsi zen marketingera apustu-etxeek bideratu zuten dirutza, lehendabizkotik bigarren hiruhilekora 60 milioi eurotik 17ra jaitsiz.
Aipatu bezala, pokerrak eta online kasinoek bereganatu zituzten apustuen jokalarien gehiengoa. Aurtengo lehendabiziko seihilekotik bigarrenera pokerrak, sareko txapelketei dagokionez, % 58 bateko hazkundea izan zuen. Urtarriletik martxora bitartean apustu-etxeek 16 milioi euro inguru banatu zituzten sarietan. Apiriletik ekainera, berriz, 25 milioi euro inguru bideratu zituzten garaikur ezberdinetara. Era berean, poker cash izeneko modalitatea % 56 hasi zen itxialdi garaian.
Hortaz, webgune honek ondorioztatzen duenez, apustu etxeetan murgilduta ibiltzen diren norbanakoak online apustu-etxeetara abiatu ziren konfinamendu garaian. Hortaz, Gobernuak ezarritako apustu-etxeen iragarkien debekua exijitzen zuen legeak ez zuen edonolako eraginik izan jokalariengan, horretan jarraitu baitzuten.