https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Itxarkundiaren argazkien eta euskal jantzien erakusketa, Laudion

Itxarkundia Dantza Taldea./Facebook
Itxarkundia Dantza Taldea. / Facebook

Bere 40. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu urte osorako

PAUL PICADO

Dagoeneko 40 urte igaro dira Salutxu Etxebarriak, Jose Uruñuela gasteiztar konpositorearen ikasle onenetarikoa izandakoak, taldea sortu zuenetik, eta urteurren hori dela eta hainbat jarduera antolatu ditu urte osorako Aitziber Tempranok, gaur egungo lehendakariak.

Apirilean egingo diren jardueren artean argazkien eta euskal jantzien erakusketa izango da Musika Etxean. Pasa den ostegunean ireki zituen bere ateak eta igandera arte egongo da ikusgai. Ostegun, ostiral, larunbat eta igandean bisitatu ahal izango da, 10.30etik 13.30era eta 17.00etatik 20:30era. Astelehen, astearte eta asteazkenean arratsaldez soilik egongo da irekita.

Ospakizun horien barnean, asteburu honetan, larunbatean, Amaia Mujikaren hitzaldia izan zen Musika Etxean: 'Euskal herritar janzkera, 1798-1936'.

Bestalde, apirilaren 22an, igandea, Dantzari Eguna antolatu du Itxarkundia Dantza Taldeak, Aldai plazan. Egun osoan izango dira ekitaldiak: 11.00etan dantzarien kontzentrazioa, plazan; 12.00etan kalejira; 13.00ean alardea; 14.30ean bazkaria; 16.00etan herri-kirolak umeentzat; 17.00etan batukada eta 18.00etan dantza, plazan ere bai. Beste ekitaldi garrantzitsu bat apirilaren 27an izango da, Nazioarteko Dantza Eguna, hain zuzen, 19.00etan.

Hala ere, ekitaldirik garrantzitsuena abuztuaren 14an izango da, izan ere, berrogei urte hauetan euskal kultura eta folklorea sustatzeko egindako lana saritzeko, San Rokeko jaietako pregoilari izendatu dute. Jai horietan, jota eta arin-arin lehiaketa bat antolatu dute abuztuaren 16an, Herriko Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos