Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Fotolia

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa abuztuaren 29an ospatuko da Hondarribian

Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko

zurekin

Miércoles, 19 de agosto 2020, 21:09

Martxoan ospatu behar zen Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, azkenean datorren abuztuaren 29an ospatuko da Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan. Covid-19ak eragindako egoeragatik atzeratu behar izan zuten antolatzaileek eta azkenean hil honen amaieran egingo da.

Publicidad

Gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude Hondarribiko Arma Plazan edo Kutxabank.es webgunean. Gonbidapenaz gain, lorategira sartzeko maskararen erabilera ere beharrezkoa izango da.

«Hondarribiko Udalak daukan eskaintza aberastera datorren beste diziplina bat dakargu. Itsaspeko zinema, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena, eta, Real Sociedad Fundazioarekin batera, hondarribiarrei eta bisitariei eskainiko diegu dohainik», adierazi du Juan Luis Silanes Kultura, Kirol eta Ingurumen zinegotziak.

Data aldatzearen inguruan, Silanesek baieztatu du «martxoan hitzartuta genuen eta gure hitza bete nahi izan dugu eta horregatik orain programatuko dugu».

«Gure itsasoak zer nolako egoeretan dauden ikusteko parada bikaina da. Aspaldidanik datorren arazo bat da eta gaur egun oso handia bilakatu dena. Ziklo honen helburua, arazo hori nolakoa den ikusaraztea da, bideo labur eta ikusgarriekin», azaldu du zinegotziak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad