https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Itsas maila orokorra 15 metro igo liteke 2300. urterako

Itsas mailaren igoeraren simulazioa./Greenpeace
Itsas mailaren igoeraren simulazioa. / Greenpeace

Igoera horri aurre egiteko neurriak hartu beharko dira

PAUL PICADO

Berotegi-gasen igorpenek maila altuan jarraitzen badute eta gizakiak neurririk ez badu hartzen, batez besteko itsas maila orokorra ia 2,4 metro igo liteke 2100. urterako, eta 15,2 metro 2300. urterako.

Mende hasieratik itsasoaren batez besteko maila orokorra 6 zentimetro inguru handitu egin da, eta argitaratutako ikerlan baten arabera, igorpenek maila altuan baino, maila ertainean egiten badute, 2100. urterako 42 eta 85 zentimetro artean igoko da, 85 eta 64 zentimetro artean 2150. urterako, eta 2 eta 4,2 metro artean 2300. urterako.

Dauden 7.600 milioi gizakietatik % 11 itsas mailatik 11 metro baino gutxiagora bizi da. Horrek, ikerketak erakutsi duenaren arabera, arrisku handia suposatuko du kostaldeko herrientzat, ekonomiarako, azpiegituretarako eta mundu osoko ekosistemetarako, urpean geratuko direlako.

Dena den, itsas mailaren igoera kokapenaren eta denboraren arabera desberdina da. Zientzialariek zenbait metodo garatu dituzte horri aurre egiteko, baina zenbait ikuspegi badaude ere, argi da 2000. eta 2050. urteen artean itsasoaren batez besteko maila mundu osoan, ziur asko, 15 eta 25 zentimetro artean handituko dela.

Ikerketaren arabera, gizakiak eragindako berotze orokorrarengatik handitu da XX. mendean itsasoaren maila, eta argi dago munduko kostaldeak desagertu nahi ez badugu, horri aurre egiteko neurriak hartu beharko direla. Asko dakigu itsas mailak iraganean izan zituen eta etorkizunean izan ditzakeen aldaketei buruz, baina horrek ez du esan nahi erronka bat ez denik eta, logikoa denez, irtenbide bat bilatu beharko zaio lehen bait lehen. Izan ere, azkenean, kostaldeko herri asko desagertu egingo dira. eta horren kontra egin beharko dugu.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos