https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Itelazpik antolatutako Emakumea Teknologian argazki lehiaketan parte-hartzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da

Itelazpik antolatutako Emakumea Teknologian argazki lehiaketan parte-hartzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da
Fotolia

Lehiaketak emakumea teknologian ikustaraztea du xede

UNAI SARRIUGARTE

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen erakundeak, antolatutako argazki lehiaketan parte-hartzeko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da. Lehiaketak emakumea teknologian ikustaraztea du xede. Hori dela bide, emakumezkoek esparru honetan egiten duten lana aditzera emateko Emakumea Teknologian argazkilaritza lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketan 18 urtetik gora dituen edonork har dezake parte. Edonola ere, nahitaezko bi betekizun izango dituzte parte-hartzaileek: batetik, berdintasunaren aldeko konpromisoa izatea; bestetik, gustuko argazkiak ateratzea.

Parte-hartzaileek, emakumea teknologian erakusten duen argazki bat eta pertsona horiek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dituzte honako helbide elektronikora: komunikazioa@itelazpi.eus.

Sari banaketa Itelazpik Zamudioko Parke Teknologikoan duen egoitzan ospatuko da datorren azaroaren 25ean, Genero-indarkeriaren aurkako eguna ospatzen den egun berberean. Gainera, 12 argazki onenak Itelazpiren 'Berdintasunaren Aldeko 2020'-ko egutegian agertuko dira.

Halaber, lehiaketan irabazle bakarra egongo da eta honako sari hauek jaso egingo ditu: batetik, 2 sarrera konbinatu Donostiako Eureka! Zientzia Museorako. Sarrera bakoitzarekin, museora eta planetariora sartu ahalko da; bestetik, bi pertsonentzako bazkaria Donostiako Basque Culinary Centerren. Bi sariak 2020ko abenduaren 31 baino lehen kontsumitu beharko dira.

Itelazpi enpresa publikoa da, irrati-eta telebista-eramaileen eta komunikazio publikoen zerbitzuak ematera zuzentzen dena, baita telekomunikazioetako azpiegitura publikoen kudeaketara ere; hori guztia teknologia-gaurkotasunekin, zerbitzuaren kalitatetik eta ingurune naturalaren babesetik abiatuta.

Temas

Euskera