https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lan istripuek %32,2 egin dute behera azken hamar urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan

Lan istripuek %32,2 egin dute behera azken hamar urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan

Iaz 30.115 lan istripu zenbatu ziren guztira

UNAI SARRIUGARTE

Lan istripuek %32,2 egin dute behera azken hamar urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan. Pasa den urtean 30.115 lan istripu zenbatu ziren guztira. 14.323 istripu gutxiago 2008. urtearekin alderatuz gero, 44.438 baja izan baitziren duela hamar urte.

Lan Harremanen Kontseiluen datuek diotenez lan-istripuetan hildako kopuruak ere nabarmenki egin du behera. 2008an 48 hildako izan ziren, eta iaz, berriz, 34. Hamar urteren buruan hildakoek %29 egin dute behera. Bestalde, 2009. urtetik lan-istripuetan urtero jazotako hildakoen kopurua 40 hildakotik behera izan da.

Gehienbat lan-istripu larrietan sumatu da beherakada handiena. Izan ere, 2008.urtean 274 izan ziren eta, iaz 169 zenbatu zituzten, % 38,5eko murrizketa hain zuzen. Lan-istripu arinek ere beherakada izugarria izan dute. Hamar urteotan % 32,2 egin dute behera: 44.115 izatetik 29.912 izatera.

Sektorez sektoreko datuei errepatuz gero, eraikuntza esparruan gertatu da murrizketarik handiena, % 60,8 lan-istripu gutxiago izan baitira, 4.661 ezbehar gutxiago. Industria sektorean ere beherakada handia izan da: % 42,5 lan-istripu gutxiago. 2008an 18.328 izan ziren eta, 2018an, 10.524. Zehatzago esanda, 7.804 gutxiago.

Halaber, nekazaritza sektorean lan-istripuen jaitsiera % 28,4koa izan da, 641 izan baitziren pasa den urtean eta 2008. urtean, 896. Azkenik, zerbitzuetako sektorean jasandako lan-istripuek murrizketa txikiena sumatu dute, % 9,1eko. Duela hamar urte 17.555 izan ziren, eta 2018. urtean, 15.952.