

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 7 de enero 2025
'Ur Handitan' saioa gai sozial sakonak jorratzen dituen programa da, eta, ostegun honetan, bederatzigarren denboraldiko estreinaldi egunean, 'iruzurtiaren sindromea' izango du ardatz. Ea zer suposatzen duen sindrome horrek? Bada, konfiantza falta, gai ez izatearen sentsazioa, etengabe epaituak izateko beldurra… Euskal Telebistaren saiotik nabarmendu dute sentsazio horiek lausotu egiten dutela gailurrera iristean sentitzen den poztasun eta harrotasuna, eta, aldi berean, gai ez izatearen sentsazio horrek proiektuei edo lanei ezetz esatera eramaten zaituela. «Bereziki, emakumeek sentitzen dute hori. Datu bat: goi karguak dituzten lau emakumetik hiruk iruzurtiaren sindromea pairatzen dute», diote.
Saio berezi honetan parte hartuko duten pertsonaien artean Onintza Enbeita daukagu. Politikari eta bertsolaria, gaztetatik ibili da plazaz plaza bertso saioetan, eta, ibilbide luze eta oparoa izan arren, onartu du ez zuela bere burua bertsolaritzat hartzen 2018an Bizkaiko Txapelketa Nagusia irabazi zuen arte. Politikagintzan ere, Madrileko diputatuen kongresuan egon zenean, egunero jartzen zuen zalantzan bere burua, eztabaida politikoari heltzeko maila nahikoa ba ote zuen.
Musikaren munduan, Ines Osinagak bere hastapenetatik entzun behar izan ditu honelako komentarioak: «zuk ez daukazu ideiarik», «egin hau, egin bestea» eta «nik esango dizut zer egin behar duzun arrakasta izan dezazun». Osinagak ez du ezustean harrapatzen, berari gertatu zaion bezala, beste emakume askok iruzurtiaren sindromea sufritzeak. Izan ere, sistema oso batek behin eta berriro errepikatzen die emakumeei nahikoa ez direla. Autoestimu falta horrengatik, lan aukera askori egin die uko Osinagak.
Bestalde, Itziar Diez de Ultzurrun Nafarroako Gobernuko itzultzailea da. Emakumezko lankide batek, euren ogibidean, iruzurti bat sentitzen zela aitortu zion, eta Itziar berehala identifikatu zuen urte luzez sentitu izan zuena: iruzurgilearen sindromea. Itziar bereziki beldurtzen zuen literaturara salto egiteak; izan ere, nahiz eta itzultzaile gehienak emakumeak izan, lanbide hori oraindik ere oso maskulinoa da. Hala ere, argi du gizarte arazo oro bezala, arazoa politikoa dela.
Silvia Canterak txikitatik kirol kazetaria izan nahi zuen. Tamalez, telebistan, bere erreferenteak gizonak edo emakume gazte eta lirainak ziren, eta bera ez zen ezaugarri horiekin identifikatuta sentitzen. Bizitza osoan zehar bere helburua lortzeko nahikoa ez dela sentitzen eta pentsatzen egon da. Gaur egun, EL CORREOn egiten du lan, eta ideia hori pixka bat baztertu du burutik.
Iratxe Las Hayas ingeniariak 27 urte daramatza sektore maskulinizatu batean lanean. Bere ibilbide profesionala hainbat enpresa industrialetan eraman du aurrera, batez ere, zuzendari lanetan. Zuzendaritza taldeetan, bileretan, bezeroekiko harremanetan… emakume eta gizonen arteko desberdintasun argia atzeman du, norbere buruarekiko segurtasunari dagokionez. Ingurukoek bere balioa zalantzan jarri dute emakume izate hutsagatik.
Osasungintzaren arloan, emakumea eta gaztea izanik, Nora Errezola medikuak askotan sentitu du bere burua mediku gisa aurkezteko beharra. Pazienteek, sarritan, ez dute sinesten bera medikua izan daitekeenik, eta praktiketan dauden mutil gazteagoei autoritate handiagoa ematen diete. Larrialdietan ere, gaixo larrienak gizonezko medikuek artatu ohi dituzte, emakumeen ziurtasunik ezak areagotuz.
Beraz, 'Iruzurtiaren sindromea'z gehiago jakin nahi baduzu, piztu telebista ostegun honetan, urtarrilaren 9an, 22.30ean, ETB1en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.