Borrar
Irudienean ikus-entzunezko lanak aurkeztu nahi? Izena emateko aukera duzu urriaren 14ra arte

Irudienean ikus-entzunezko lanak aurkeztu nahi? Izena emateko aukera duzu urriaren 14ra arte

Euskal amateur nahiz profesionalen lanen erakusleihoa izan nahi du Irudieneak eta lanak abenduaren 5etik 8ra aurkeztuko dira Durangoko Azokaren 54. edizioan

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 27 de septiembre 2019, 13:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Durangoko Azokatik nabarmendu dutenez, Irudienea guneak euskal sortzaileen, amateur zein profesionalen erakusleihoa izan nahi du beste urte batez. Hori dela eta, izen-ematea zabalik dago jada euskarazko ikus-entzunezkoak aurkeztu ahal izateko, eta interesdunek aukera izango dute bertan apuntatzeko urriaren 14ra arte. Nola egin behar duten? Irudienea webgunearen bitartez. Prozesua oso erraza da.

Garaiak aldatzen diren moduan, ikus-entzunezko ikuspegiak aldatzen direla gogorarazi dute Irudieneatik. Gauzak horrela, argi utzi dute «aniztasuna» dela egungo euskarazko ikus-entzunezkoetan nagusi. «Dokumentalek, film luzeek, laburmetraiek… ateak zabaldu dizkiete bestelako ikus-entzunezkoei: web serieak, animaziozko filmak, esketxak, web dokumentalak… Eta Irudienean guzti hauek batu eta plazaratu nahi ditugu euskal kultura bultzatzen duen Durangoko Azokaren esparruaren barruan», diote.

Amateur zein profesionalentzat

Amateur nahiz profesional, afizioz zein ofizioz, euskarazko ikus-entzunezkoren bat sortu dutenek, beraien lana aurkezteko eskaera egin dezakete jada. Dena den, jakin ezazue hauen artean lan berriak eta gutxi zabaldutako lanak lehenetsiko direla.

Formatuari dagokionez, mota guztietako lanak bidaltzeko deialdia egiten da: film laburrak, luzeak, web serieak, animaziozko filmak, dokumentalak, fikzioa, esketxak, sortzaileen aurrez aurreko aurkezpenak edota lagunekin grabatutako web serie berria…

Esan bezala, irailaren 16tik urriaren 14ra bitarte, Irudienearako lanak aurkezteko aukera izango da Durangoko azokako webgunean. Horretarako izena emateko orria bete besterik ez da egin behar.

Euskaltzaleen Topagunetik nabarmendu dute saiatuko direla Irudienean jasotako lanen aniztasuna publikoari erakutsiko dion plaza sortzen, hau da, euskal errealitateak, ikuspegiak, umorea, izaera, bozak, soinuak, historia etab plazaratzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios