https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'LA'-ren irudi berria jarria dago dagoeneko Musika Eskolaren fatxadan, 25. urteurrena dela eta

'LA'-ren irudi berria jarria dago dagoeneko Musika Eskolaren fatxadan, 25. urteurrena dela eta

SERGIO EGUÍA

Luis Aranburu Musika Eskolaren irudi berria inauguratu du ikastetxeko lehendakariak, eta dagoeneko ikus daiteke Hedegile kaleko fatxadan. Izan ere, 25. urteurrena dela eta, berritu egin da lehengo irudiaren diseinua.

Honela azaldu du Cantok: «eskola gazte eta aldi berean esperientzia handiko honen irudia berritu eta eguneratzea izan da helburua, hiru kontzeptu bildurik LA horren inguruan: alde batetik, eskolaren inizialak; bestetik, eskolaren inguruko bost kaleek osatzen duten pentagrama, eta hirugarren elementua, eskolak pentagrama hipotetiko horretan hartzen duen lekua, bigarren eta hirugarren lerroaren artean, ‘la’ musika-nota bera».

Lankidetza bitarteko, eta 25. urteurrena dela eta eskolaren irudia berritu eta eguneratzeko helburuarekin, Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolako ikasleek Udal Musika Eskolaren logoa diseinatzeko proiektua landu zuten, Maider Telletxea irakaslearen ikasgaiaren barruan.

Andrea Higueras eta Oihane Elorzak egindako lana suertatu zen irabazle —536 euroko balioa duen saria eskuratu zuten—; marka garbi bat sortzea izan zuten helburu, nahikoa sendoa denboran irauteko.

Martxoko jarduerak

25. urteurreneko jarduerekin jarraituz, bi izango dira martxoan. Lehena, martxoaren 19an, Sabin Salaberriren hitzaldi bat. Bera izan zen eskolako lehenengo zuzendaria, eta nola sortu zen azalduko du, auditoriumean, 19:00etan hasita.

Bigarrena, 25. urteurrena ospatzeko martxoaren 20an eta 21ean Principal antzokian egingo den kontzertua —Udal Musika Bandaren, Udal Folklore Akademiaren, Udal Dantza Kontserbatorioaren eta Arte eta Lanbide Eskolaren partaidetzarekin—. Oraindik ere badago sarrerarik salgai, bost euroko prezioan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos