Borrar
Miren Billelabeitia.

«Irakurketak eta irakurketa ondoko solasaldi gogoetatsuak trebatu egiten ditu irakurleak»

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' liburuan ikasle eta gazteekin solasaldi literarioetan ikasitakoa laburbildu du

leire larrazabal

Asteartea, 29 azaroa 2022, 16:29

Comenta

Etxekoek, lagunek eta lankideek esaten zioten ea zergaitik ez zuen irakurketaren inguruan idazten, solasaldi literarioetan ikasitakoa zergaitik ez liburu batean islatu. Esan eta egin. Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz' (Pamiela) argitaratu du. 2017an Nuccio Ordineren 'Clásicos para la vida' eta 'La utilidad de lo inútil' heldu ziren bere eskuetara eta erabakigarria izan zen pausoa emateko. «Bertan literaturaz eta irakurketaren balioaz beste ikuspegi batetik idazten zuen Ordinek. Orduan bururatu zitzaidan gai honetaz idatzi diren lanetan agian inoiz gutxitan agertzen dela irakurlearen ikuspegia, are gutxiago ikasle eta gazteen iritziak».

Billelabeitiak azken 20 urteetan bildutako materia laburbildu du liburuan. Izan ere, 1990. urtean hasi zen ikasleekin literatur solasaldiak ospatzen. Idazle ospetsu eta izen handikoak pasatu dira bertatik. Batzuk aipatzearren: Almudena Grandes, Luis García Montero, Ramon Saizarbitoria, Unai Elorriaga, Manuel Rivas, Miren Agur Meabe... Ondoren, liburuen irakurketetatik, irakurle gazteek, nerabeek izandako kezka, iritzi, gogoetak islatu ditu idazle mungiarrak. Izan ere, «irakurketak eta irakurketa ondoko solasaldi gogoetatsuak trebatu egiten ditu irakurleak», azpimarratzen du.

Gazteek lan sakonak irakur ditzaketela argi uzten du liburuak. Bi ataletan dago banatuta. Lehen atalean bi artikulu daude: 'Solasaldi literarioak. Solasean solas' eta 'Solasaldi literarioak. Hitzen zurubian'. Bertan azaltzen du noiztik eta zelan hasi zen solasaldi literarioekin ikasle nerabeekin. Izan ere, liburuaren oinarrietako bat hori da, irakurketa eta irakurketa solasaldiak. Billelabeitiarentzako solasaldiek aukera garbia ematen diete gazteei «bere ahotsa zabaltzeko, ahozkotasun gogoetatsua garatzeko, ahots iradokitzaileak ez daitezen isildu beste garrasi gogorrago eta oldartuen aurrean».

Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan Billelabeitia eta autokritika egiten du. «Irakasleek batzuetan, asko dakigula uste dugu, aurreritziak nagusituz, eta gazteek ez dutela irakurtzen esaten dugu». Baina Gomá filosofoak esan zuen «egungo heziketa hiritarra orain dela 60 urte baino ilustratuagoa dela, eta, 50 urte barru, are ilustratuagoak izango direla». Billelabeitiaren esanetan, gazteek irakurketa onak izan ditzaten, «helduok kalitatezko 'janaria' eskaini behar diegu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Irakurketak eta irakurketa ondoko solasaldi gogoetatsuak trebatu egiten ditu irakurleak»

«Irakurketak eta irakurketa ondoko solasaldi gogoetatsuak trebatu egiten ditu irakurleak»