https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Irakasleak ebaluatzeko sistema egiaztatu bat duen lehen euskal unibertsitatea da EHU, eta nota ona atera dute

EHU-ko fakultate bat./Rafa Gutiérrez
EHU-ko fakultate bat. / Rafa Gutiérrez

Pozik agertu dira ikasleak irakasleen lanarekin. Guztira, 6.018 irakasgairen inguruko 220.537 inkesta bete ziren 2017-2018 ikasturtean, eta ebaluatutako irakasleek 5etik 4ko balorazioa lortu zuten, batez beste

AMALIA IBARGUTXI

Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleek irakasleen jarduerari buruz duten iritzia jaso ohi du, ikasturte bakoitzean, irakasleak irakasgaia eman ondoren era anonimoan jasoz balorazioak. Argitaratu berri dituzten datuen arabera, pozik agertu dira ikasleak irakasleen lanarekin, orokorrean.

2017-2018 ikasturtean, 6.018 irakasgairen inguruko 220.537 inkesta bete ziren, eta ebaluatutako irakasleek 5etik 4ko balorazioa lortu zuten batez beste. Gainerako 2.345ek 4ko edo hortik gorako puntuazioa lortu zuten.

Hezkuntza Ministerioak unibertsitateko irakasleen kalitatea bermatzeko eta haien garapena eta errekonozimendua bultzatzeko jarraibideen harira burutu dituzte inkestak, UPV/EHUko ikasleen jarduera ebaluatzeko Docentiaz programaren baitan.

Docentiaz programak, inkestek emandako informazioaz gain, biltzen ditu irakasle bakoitzak bere irakasgaiaren inguruan egiten duen plangintzari, arrakasta tasa edo aurkeztutako ikasleen artean irakasgaia gainditu dutenen ehunekoari eta irakasleen merituei (irakaskuntza berrikuntzako proiektuak, zuzendutako tesiak, parte hartu duten irakaskuntza-biltzarrak, egindako aurkezpenak eta abar) buruzko datuak.

Espediente bakoitzak bost urteko irakaskuntza-jarduera biltzen du. Orain arte, UPV/EHUko irakasle iraunkorren %41,63k hartu dute parte Docentiaz programan, eta 100etik, batez besteko 82,20ko puntuazioa lortu dute. Horrela, irakasleak ebaluatzeko sistema egiaztatu bat duen lehen euskal unibertsitatea da UPV/EHU, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) ebaluazio zorrotza gainditu du berri du eta.

Idoia Fernández Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordearen arabera, «Docentia programaren ziurtagiriak, etapa bat itxi ordez, 'irakasle ona' izatea zer suposatzen duen islatzen duen irakaskuntza kalitateko eredu bat eraikitzen lagunduko duen bide berri bat irekiko du. Izan ere, kalitate irizpide zorrotzetan eta maila handiko eskakizun estandarretan oinarritutako bide berri bat, eta irakasleen lanbide karreraren errekonozimendua ahalbidetuko duen erakunde tresna bat eskainiko du».

Temas

Upv, Euskera