https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iraileko 'Arabatik programa vitala' Bastidan eta Berantevillan hasiko da, igandean

Iraileko 'Arabatik programa vitala' Bastidan eta Berantevillan hasiko da, igandean

Bastidan, Enol abesbatza arituko da, eta Berantevillan, Arabako Abesbatza Sinfonikoa

PAUL PICADO

Iraileko 'Arabatik programa vitala' hastear da, izan ere, igandean abian jarriko da. Horrela, bi kontzertu izango dira: alde batetik, Enol abesbatza, Bastidako Andre mariaren Jasokundearen elizan arituko dena, eta bestetik, Arabako Abesbatza Sinfonikoa, Berantevillako elizan izango dena. Bastidako kontzertua 12:45ean hasiko da, eta Berantevillakoa, 12:30ean.

'Arabatik programa vitalak' hamar urte baino gehiago ditu dagoeneko, eta kultura Arabako bazter guztietara eramaten du. Bestea beste musika-taldeen kontzertuak, abesbatzen errezitaldiak eta dantza eta ballet erakustaldiak antolatzen dira. Programaren helburuetako bat, bertako taldeak jendaurrean aurkeztea ere bada.

Esan bezala, Bastidan, Enol abesbatza izango dugu, 1988. urtean sortu zena. Sortu zenetik hainbat kontzertu eman ditu bai Euskadin, bai Euskaditik kanpo. Covadongan eman zuen hain zuzen ere hemendik kanpoko lehen kontzertua, eta horren ondoren, Zaragozan, Tarazonan eta Zamoran ere aritu zen. 2013. urtean, hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko, Austriara joan zen Salzburgoko Abesbatzen Jaialdian parte hartzeko. Bestalde, hogeita hamargarren urteurrenean, Valladolidera joan zen, hango abesbatzarekin kontzertu trukea egiteko. Guztira 37 lagun dira, eta euskaraz, gaztelaniaz, bablez eta galegoz abesten dute.

Berantevillan arituko den Arabako Abesbatza Sinfonikoari dagokionez, 2011. urtean sortzen hasi zen, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan irakasle gisa aritzen zen Luis García Beltrán de Guevarak eta Nagore Alanguak, 2016. urtera arte abesbatzako zuzendaria izan zenak, bultzatuta. Oraindik ez dute programa sinfoniko osorik, beraz, bere helburua, programa sinfoniko erakargarria aurkezteaz gain, ahalik eta lekurik gehienetan aurkeztea ere bada. Guztira ia 80 abeslari dira, Arabako eta mugako herrietako beste abesbatza batzuetatik etorritakoak.