AP

Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurreneko erreportaje berezia, Euskal Telebistan

Mikel Reparaz ETBko albistegietako Nazioarteko arduradunak prestaturiko saio berezia ostiralean izango da ikusgai ETB1en 21.30ean eta larunbatean ETB2n, 22.15ean.

Zurekin

Jueves, 9 de septiembre 2021, 23:44

New Yorkeko dorre bikien aurkako atentatuen 20. urteurrena betetzen den honetan, erreportaje berezia izango dugu ikusgai ostiralean ETB1en, 21.30ean eta larunbatean, ETB2n, 22.15ean. eitb.eus-en ere ikusgai izango da, zuzenean. Mikel Reparaz ETBko albistegi zerbitzuetako Nazioarteko arduradunaren lana dugu '20 urte / Año 20' saio berezia.

Publicidad

Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrenak bat egin du AEBk inoiz egin duen gerrarik luzeenaren amaierarekin. Joe Biden presidenteak estatubatuarren kanpo interbentzionismoa amaitu dela iragartzearekin batera, talibanak agintera itzuli dira Afganistanen. Asia erdialdeko herrialdea irteera puntura itzuli da berriz ere, baina mundua ez da duela 20 urtekoa.

'20 urte' erreportajean, New Yorkeko dorre bikien aurkako atentatuen ondorioak aztertuko dituzte zenbait protagonisten bitartez. Mikel Reparaz eta Amaia Uribe kazetariek aldaketa horien zenbait arduradun elkarrizketatuko dituzte, horien artean, John Bolton, AEBen enbaxadore ohia Nazio Batuen Erakundean eta 'Izuaren aurkako gerra' deritzonaren arduradunetako bat.

Irailaren 11ko atentatuen ondorio latzenak pairatu dituzten zonaldeetako bat da Ekialde Ertaina, eta, zehazki, Irak. Estatu Batuen inbasioak alderdien arteko guda odoltsuak piztu zituen eta Estatu Islamikoaren sorrera. Bagdadera joango dira Riyad Mohsen Salman jekea elkarrizketatzera, milizia xiitarrekin harremana duen Sadrista taldeko buruzagia.

Alabaina, ETBk prestatu duen saio bereziak gertaera hura bizi izan zuten gizon eta emakumeen bizipenak eta sentimenduak jaso nahi ditu bereziki. Atentatutik bizirik irten zirenekin hitz egingo dute, horien artean Bolívar Arellano New York Post-eko argazkilaria eta Ramón Aizarna. Eta baita historiaren 'beste aldea'n egon direnekin, Flayeh Al-Mayali doktorea adibidez, Abu Ghraib-eko kartzelan ia urtebetez egon zena terrorismoaz akusatuta.

Publicidad

Duela 20 urte New Yorketik eta Afganistandik berriemaile izan ziren Olatz Arrieta eta Maite Artola EITBko kazetariek ordutako bizipenak ekarriko dituzten gogora. Halaber, AEBko eta Irakeko zenbait gazteren testigantzak bilduko dituzte; atentatuak izan zirenean umeak ziren, baina haien ondorioak lehen pertsonan pairatu dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad