Borrar

Iragana ez da hori

Igandea, 7 azaroa 2021, 22:41

Comenta

Dudarik gabe, iraganak ekarri gaitu gauden lekura. Nork bere iragana du, luze edo laburra, adinaren arabera, baketsua edo gatazkatsua. Iraganak, ordea, ez gaitu garenok bihurtzen. Agian bai iragana digeritzeko moduak, nola irakurtzen duen gutako bakoitzak gertatu zaiguna, ze ondorio ateratzen dituen bertatik, ze irakaspen.

Lehen pertsona erabili dut, baina gauza bera esan daiteke gizarteei buruz, gizarte guztiek dutelako iragan bat, baita joandako garaiak ulertzeko modua ere. Historia esaten zaio horri eta urrutiko garaiak aztertzen baditu ere, ugariak dira gertatutakoa ulertzeko eta adierazteko moduak ere, are kontraesankorrak.

Baina iragan pertsonal nahiz taldeko horrek, gaurko eguna eta etorkizuna baldintzatzen dute, baina ez adiera bakarrean. Guztiok ditugu inguruan egoera jakin bati modu desberdinean aurre egin dioten pertsonak, guztiok ezagutzen ditugu familia berean sortutako pertsonak, are bikiak, norabide desberdina aukeratu dutenak.

Zeren bai, iraganak ekarri gaitu gauden puntura, baina norberaren esku ere badago zer egin gaurtik aurrera. Zilegi izan daiteke betiko ildoari jarraitzea, aldaketaren beldur bizitzea, baina aukera hori onesten duenak jakin behar du ez diola patuari obeditzen, orainean egiten duen aukera bati baizik.

Izugarrizko lilura du iraganak hainbatentzat, bertan paradisua marrazteraino. Gero, galdetzen badiezu zeintzuk ziren paradisu galdu haren aztarnak, egiaztatuko duzu kosta egiten zaiela erantzutea. Gehienera jota ere, ulertuko duzu orduan gazteak zirelako miresten dutela garai hura edo ez dakitelako nola egin aurre datorkienari. Nahiago dute iraganaren gezurrezko lilura orainaren zehazgabetasuna baino.

Horregatik kokatuko dute beti iraganean bizitzaren unerik zoriontsuena. Nik, berriz, nahiago dut pentsatzea egunik zoriontsuena etortzeko dagoela.»

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iragana ez da hori

Iragana ez da hori