https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ipuin-kontalariak eta liburu-erakusketak apirilean Amurrioko Liburutegian

Liburu, ipuin eta komiki trukeak ere antolatu dira

PAUL PICADO

Amurrioko Udaleko haurren liburutegiak Haurrentzako Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren apirilaren 23an, eta hori dela-eta egun hori heldu arte zenbait jarduera antolatzen ari da hil honetan. Orain arte hauek izan ditugu: Hans Christian Andersenen bizitzari eta lanei buruzko erakusketa, apirilaren 3etik 13ra bitartean egin zen, eta Apikak 5 urtetik gorako neska-mutilentzat egindako 'Emakumeak kontatzen' ipuin-kontalaria, apirilaren 12an izan zen, besteak beste.

Apirilaren 23an, hain zuen, liburu trukea egingo da 17.00etatik 19.00etara, beraz, truke horretan parte hartzeko, nahi duenak gaurtik apirilaren 20ra izango du liburuak liburutegian entregatzeko aukera. Horren truke, egun horretan gustukoak dituzten lanak hartzeko txartelak jasoko dituzte. Gehienez, hiru argitalpen (liburuak, ipuinak, komikiak eta abar) trukatu ahalko dira, eta egoera onean egon beharko dute.

Amurrioko Haurren Liburutegiak bere jarduerekin jarraituko ditu, eta maiatzaren 14tik 25era bidaia-liburuei buruzko erakusketa bat izango du ikusgai. Bestalde, maiatzaren 16an, 17.00etan, Izaskun Mujika ipuin-kontalari gisa arituko da. Kasu honetan ere 5 urtetik gorako neska-mutilentzat izango da, eta leku mugatuak daudenez, aldez aurretik izena eman beharko dute haurren liburutegian.

Orri-markatzaileen lehiaketa

Jarduera horiez gain, maiatzaren 17tik 26ra, orri-markatzaileen inguruan antolatzen den seigarren lehiaketa izango dugu. 'Bidaiarik onena' izeneko lehiaketa honetara aurkezten diren lanek originalak izan beharko dute. Egile bakoitzak marrazki bat bakarrik aurkeztu ahalko du, eta gaia 'Zure bidaiarik onena' izango da. Edozein material erabil daiteke eta neurria hauxe izango da: 6x20 zentimetro.

Nahi duen adingabeak parte hartu ahalko du lehiaketa honetan, eta hiru kategoria ezarri dira: lehenengoa, 5 eta 6 urte artekoak; bigarrena, 7 eta 8 urte artekoak, eta hirugarrena, 9 eta 10 urte artekoak. Saria liburu-sorta bat izango da.

Lanak gutun-azal batean aurkeztu beharko dira, eta hor 'Orri-markatzaileen lehiaketa' eta zer kategoriari dagokion idatzi beharko dute. Beste gutun-azal batean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa adieraziko dira. Liburutegian entregatzeko epea maiatzaren 17tik 26ra izango da eta sariak maiatzaren 31an banatuko dira, 18.00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos