https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ipuinetako pertsonaiak, Arrigorriagako inauterien inspirazio iturri

Edurne Zuri pertsonaian inspiratutako karrozan./J. Ruiz
Edurne Zuri pertsonaian inspiratutako karrozan. / J. Ruiz

Aurtengo edizioko berritasun handienetako bat karrozen desfilea izango da

J.ECHEVARRÍA

Inauteriak ospatuko dira asteburu honetan Euskal Herria osoan eta hiritar askok mozorroa janzteko aukera behar bezala aprobetxatuko dute. Dena den, beti gertatzen den bezala herrialde batzuk saiatuko dira ikuspegi berezi bat ematen euren aratusteei. Hori da behintzat, Arrigorriagak egingo duena; izan ere, ipuinak balio izango du aurtengo edizioko inspirazio nagusi bezala.

Logikoa denez, aurtengo edizioaren hasieran txikienak izango dira protagonista nagusiak, eta jai handi batekin hasiko dituzte inauteriak ostiralean, otsailaren 9an. Esan bezala, gai orokorra ipuinak izango dira eta mota guztietako mozorroak jantzita, eskolatik udal-kiroldegiraino doan kalejira kolorez beteko dute 15:15ean, Urgoiti, Kurtzeta eta Severo Ochoa kaleetatik barrena. Ondoren, dantza-erakustaldia izango da, eta jarraian, 16:30ean, txokolatada hasiko da.

Hurrengo egunean, larunbatean, jaiak aurrera jarraituko du, eta aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako zenbait taldek (Aritz Berri, Abarrak, Arga Gazte Asanblada, Eskola, Gure Esku dago, Gure Magalean eta On Egin), udalarekin batera, herri inauteriak girotuko dituzte.

Programa 13:00etan hasiko da, plazatik mozorrotuta irtengo den segizio batekin, eta tabernaz taberna ibiliko dira, kantuan, dantzan, bertsotan... Arratsaldean, 17:30ean, Xaibor hurbilduko da diskoteka mugikorrarekin, eta haurrentzako jarduerak antolatuko dira plazan.

Aurtengo edizioko berritasun handienetako bat karrozen desfilea izango da. Lanbotik abiatuko da arratsaldeko 19:00etan, eta plazara iritsiko da Batukale taldearen laguntzarekin. Bertan, Plazodromoa antolatuko da ordu erdi beranduago, 22:00ak arte. Aldez aurretik, 20:00etan, gaztainak banatuko dira, eta gero taldeak herria girotzera animatu nahi dira, norbere kontura. Ez ezazu pentsa eta mozorroa jantzi ezazu!

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos