Fotolia

Euskal antzerkiaren aniztasuna aditzeko aukera Iparraldean, urte amaiera bitarte, Ibilki zikloaren baitan

Orotara hamabost emanaldi eskainiko dituzte abendura arte Iparraldeko hiru lurralde historikoetako hainbat udalerritan barrena

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 12 de julio 2022, 21:04

Ipar Euskal Herriko herritarrek euskal antzerkiaren aniztasuna aditzeko aukera izango dute Ibilki zikloaren baitan urte amaiera bitarte. Orotara hamabost emanaldi eskainiko dituzte abendura arte Iparraldeko hiru lurralde historikoetako hainbat udalerritan barrena, hala nola, Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun.

Publicidad

Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herrian ospatzen duen Ibilki antzerki zikloaren bigarren seihilekoaren eskaintza eman du ezagutzera. Izan ere, erakundea aktiboki ibiliko da euskarazko antzerkigintza sustatzen datozen urteotan. Azaldu dutenaren arabera, «lurraldean barrena ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da Ibilki». EKEtik diotenez, urtez urte kalitatezko proposamen gero eta gehiago kaleratzen saiatzen dira, gero eta ikusle gehiago bilduz.

Uztailean orotara bi emanaldi izango dira, eta, beste bi abuztuan: uztailaren 5ean Txoborro Magoa izan zen, 20.30ean Baionan; eta, ostiralean, uztailaren 15ean, Compagnie Jour de Fêteren 'Bidea', 20.00etan, Donazaharren. Abuztuaren 25an, berriz, Alabena konpainiaren 'Izakiak', 18.00etan, Donibane Garazin, eta, 26an, Jour de fête konpaniaren 'Besteen kalea', 18.00etan, udalerri berean.

Udazkenarekin beste hainbat ikuskizun ailegatuko dira. Irailaren 24an, Rouge Elearen 'Dena ongi hemen gaude', 18.00etan, Ziburun; eta, irailaren 27an Ez Dok Hiruren 'Euskal Musikaren Benetako Istorioa', 20.30ean, Baionan. Urriaren 2an, aldiz, Hecho en casaren 'Ispiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen', 18.00etan, Arrosan; eta, urriaren 13an 'Gora! Un selfie au milieu des sioux', 20.30ean, Baionan.

Bestalde, azaroa eta abendua emanaldiz josita datoz, zazpi guztira. Azaroaren 8an, Nanoua konpainiaren 'Kutxetan Ibilki' izango da, 18.00etan, Baionan; eta, azaroaren 11n, Ez Dok Hiruren 'Euskal Musikaren Benetako Istorioa', 20.00etan, Biriatun.

Publicidad

Ondoren, azaroaren 13an, Rouge Egearen 'Zuek' lanaz gozatu ahalko da, 18.00etan, Arrosan; eta, 18an, Axuten 'Hondamendia', 20.30ean, Hendaian. Horrez gain, azaroaren 19an, Ez Dok Hiruren 'Euskal Musikaren Benetako Istorioa' izango da, 20.30ean, Hiriburun, eta, azaroaren 19an, Itzuli konpainiaren 'Oihana', 20:30ean, Ziburun. Azkenik, abenduaren 9ko Jour de fête konpaniaren 'Besteen kalea' emanaldiek, 10.00etan eta 14.00etan, Hiriburun, itxiko dute aurtengo egitasmoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad