Ipar Euskal Herrian dauden apartamentu turistikoen kopurua 9.000 ingurukoa da. E.C.

Iparraldean etxebizitza turistikoak kontrolatzeko araudi berria bozkatuko du Euskal Hirigune Elkargoak

Testu berria datorren larunbatean bozkatuko da, eta hiru probintzietan dauden etxebizitza turistikoak murriztea du helburutzat

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 6 de julio 2022, 20:11

Ipar Euskal Herrian etxebizitza turistikoak kontrolatzeko araudi berria bozkatuko du Euskal Hirigune Elkargoak. Testu berria larunbatean, uztailaren 9an, bozkatuko da, eta hiru probintzietan dauden etxebizitza turistikoak murriztea du helburutzat, epe laburreko etxebizitza turistikoekin ahal den heinean amaitzea bilatuaz.

Publicidad

Paueko Administrazio Auzitegiak martxoan erabakitako konpentsazio neurria duela hilabete eskas indargabetuta geratu zen. Lege honek nabarmentzen zuenaren arabera, turismorako errentan etzebizitza bat jartzen duten norbanakoek, urte osoko alokairuan beste bat eskaini beharko lukete, turismo masiboa orekatzea xedetzat hartuta.

Auzitegiak momentuz atzera bota duen legearen aurka egin dute etxebizitza hauen 50 jabe inguruk, neurria «klasistatzat» joz. Hala, gaindituz gero, lege hauxe datorren urteko martxoaren 1ean jarriko litzateke indarrean.

Ipar Euskal Herrian dauden apartamentu turistikoen kopurua 9.000 ingurukoa da. Horien gehiengoa Lapurdin daude, Hendaia eta Baiona artean. Hala, nabarmentzen du AirDNA atariak (etxebizitza turistikoen inguruan analisia egiten duen webguneak) jasotako datuen arabera. Hendaian mota horretako 763 pisu daude, Urruñan 345, Ziburun 545, Donibane Lohizunen 1.207, Getarian 197, Bidarten 570, Biarritzen 2.889, Angleten 570 eta Baionan 705. Hau da, 180.000 biztanle baino gutxiago dituen eskualde batean 8.523 apartamentu turistiko daude. Atari honek dioenaren arabera, Ipar Euskal Herriko biztanleentzat etxebizitza da duten kezka nagusietako bat, Iparraldeko kostaldean dauden udalerri horietako etxebizitzen ia % 50a udako etxeak baitira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad