https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Internet eta sare sozialak behar bezala erabiltzeko kanpaina, Bilbon

Ume bat, Tuenti sare sozialean sartzeko prest./
Ume bat, Tuenti sare sozialean sartzeko prest.

Eskolan eta familian «sareko jarduera osasuntsua eta segurua» sustatzeko programa abiatu du Udalak

ELCORREO.COM

'NAHIkt' programa jarri du abian Bilboko Udalak, Osasun eta Kontsumo Saileko Drogamenpekotasunen Prebentzioaren arloko taldearen bidez, eskola eta familia inguruetan «sareko jarduera osasuntsua eta segurua» sustatzeko. Programa 62 ikastetxe publikori eskaini zaie, eta dagoeneko 42 parte hartzen ari dira.

Programaren baitan antolatzen diren tailerrak, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat eta haien gurasoentzat dira. Gauzak horrela, Internet, bertan parte hartzen duten pertsonek eskuko gailuak eta sare sozialak arriskurik gabe eta gehiegizko erabilerarik gabe erabiltzen ikasiko dute.

Parte hartzaileek hainbat arlori buruzko oinarrizko jarraibideak ikasiko dituzte, hala nola sareko segurtasunari, Interneteko legez kanpoko ohiko ekintzei eta horien ondorioei buruzkoak, ziberbullying eta prebentzioa eta, azken batean, zelan saihestu arazoetan sartzea eta zer egin horrelakoetan nahastuta egonez gero.

Bilboko Udalak azaldu duenez, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, herri administrazioek prebentziozko neurriak ezarriko dituzte, dagozkien eskumenen esparruan eta, oso bereziki, osasunaren, gizarte zerbitzuen eta hezkuntzaren sistemetan, herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko.

Beraz, 'NAHIkt' edo 'Neurria Adimenarekin Hartu IKT' programaren helburu nagusia da Bilboko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Internet, eskuko gailuak eta sare sozialak «modu arduratsuan eta osasuntsuan» erabiltzen ikastea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos