Borrar
Urgente El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Ume batzuk, ipad-arekin. Fotolia
Internet ondo nola erabili irakatsi diete 2.279 ikasle eta 158 gurasori

Internet ondo nola erabili irakatsi diete 2.279 ikasle eta 158 gurasori

Bilboko 6. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat antolatu dituzte sareko teknologiak arriskurik gabe erabiltzen ikasteko tailerrak

Amalia Ibargutxi

Sábado, 7 de julio 2018, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asko dira internet nola erabili aldi berean ikasitako guraso eta seme-alabak. Internet sortu zutenean tresna horren erabilera zuzenerako gidarik ez zuten sortu, eta maiz ikusi dute haur eta gazteek helduek baino ezagutza handiagoa zutela nabigazioaren inguruan. Ondoren kezka sortu zen. Mugarik jarri behar al zaie erabiltzaile gazteenei? Zein dira sarean era seguruan ibiltzeko jakin beharrekoak? Hain zuzen, eskolan eta familian jarduera digital segurua eta osasungarria sustatzeko programan parte hartu dute 53 ikastetxe publiko eta pribatuko 2.279 ikasle eta 158 gurasok.

Lehenengoz antolatu dute NAHIkt (Neurria adimenarekin hartu IKTei) programa Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Drogramenpekotasunen Prebentziorako Taldeak. Parte-hartzaileek adierazi dutenez, ekintzekiko «gogobetetze maila oso handia izan da, bai edukien eta metodologiaren aldetik, bai saioen aplikagarritasunaren eta erabilgarritasunaren aldetik».

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat antolatu dituzte tailerrok, nahiz eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako talde batzuek ere hartu duten parte. Egia bada ere etxeetan interneterako konexioa behar duten bideo-jokoen, tableten eta ordenagailuen erabilera lehenago hasten dela, antolatzaileen ustez 6. maila da egokiena sareko teknologiak arriskurik gabe erabiltzen ikasteko. Izan ere, adin horretan hasten dira gailu horiek modu autonomoagoan erabiltzen.

Oinarrizko jarraibideak

IKTen erabilerari eta ekipamenduari buruzko azken inkestaren arabera (EIN-INE, 2017ko urria), 10 urteko haurren %25 dira mugikorra erabiltzen dutenak, baina ehuneko hori %75era igotzen da 12 urtekoen artean. 14 urtetik aurrera, 10 adingabetik 9k daukate mugikorra.

Horregatik irakatsi diete internet, eskuko gailuak eta sare sozialak arriskurik gabe nola erabili, eta gehiegizko erabilera nola ekidin. Hainbat arlori buruzko oinarrizko jarraibideak ere irakatsi dizkiete, hala nola, sareko segurtasunari, interneteko legez kanpoko ohiko ekintzei eta horien ondorioei buruzkoak, ziberbullying-a eta horren prebentzioa.

Internet, eskuko gailuak eta sare sozialak modu arduratsuan eta osasungarrian erabiltzen ikastea helburu, hainbat dira landu dituzten kontuak. Batetik, eskola eta familia eremuetan sareko jarduera segurua eta osasungarria landu dute, erronkak eta prebentziorako estrategiak identifikatuta. Bestetik, internet, gailu mugikorrak eta sare sozialak erabiltzearen arrisku-egoerak eta arrisku-jokabideak saihesteko jarraibideak ezarri dituzte, eta pribatutasunaren eta norbere datuak nola babestu. Azkenik, ziberbizikidetza positiboa eta sarean modu arduratsuan nola jokatu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios