https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

3Dn inprimatzeak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango dira Getxon

3D imprimatze teknologia./Mikel Fraile
3D imprimatze teknologia. / Mikel Fraile

Honen erabilera sustatu, beharrizanak asebete eta lana sortzeko, kirol eta ongizatearen alorretan tailerrak antolatuko dira

IZASKUN MOYANO

Urteek aurrera egin ahala, teknologia ere garatzen doa. Antzina batean utopikotzat hartzen ziren gauzak, egun ohikoak dira. Horien artean dago 3Dn egiten diren inprimakiak. Hau da, makina baten bidez, luzera, zabalera eta sakonera duten produktuak eskura daitezke. Gero eta gehiago hedatu da inprimaketa mota honen erabilera zientzian eta badirudi egunerokotasunera salto egiteko gutxi faltatzen zaiola. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen da gizarteak bere erabilpenaren inguruan zerbait gehiago jakitea.

Ideia honi jarraituz, Getxolan-Udaleko Ekonomia Sustapenerako arloak eta Getxo Kirolak-ek, 3DLAN.org elkartearekin lankidetzan, hainbat jardueraz osatutako egitaraua prestatu dute Kirolaren eta Ongizatearen eremuko beharrizanak identifikatzeko, konponbideak diseinatzeko eta 3Dn inprimatzeko helburuarekin. Tailer ugarirekin osatutako ekimena datorren astelehenean, hilaren 22an aurkeztuko da Getxo Elkartegiko lokaletan.

Jardunaldion bidez 3D inprimatze teknologiak eskaintzen dituen aukerak zabaldu, eta kluben, enpresen, pertsonen eta diseinugileen artean lankidetza sareak sortuko dituzte. Era berean, beharrizanak eta sortu beharreko negozioak identifikatuko dituzte, eta Getxok gizarte eta ongizate alorretako berrikuntza-espazio irekia izaten jarraitzeko helburua ere beteko dute.

Egitasmoa fase ezberdinetan egingo da. Lehenik eta behin, urtarriletik apirilera asteroko tailerrak antolatuko dira. Bertan parte hartuko dutenek elkarlanean arituz, ideiak asmatu, diseinatu eta fabrikazioko etapak modu irekian landuko dituzte. Tailerrok kirol materiala eta ekipamendua fabrikatzen eta banatzen duten enpresei, kirol klubaei, kirola modu pertsonal edo amateurrean egiten dutenei, egokitze-premiak dauzkatenei eta diseinugileei zuzenduta daude, bereziki.

Bertan taldeko kirolak (errugbia, futbola, saskibaloia...), uretakoak (bela, igeriketa, surfa...), banako kirolak (runninga, tenisa, fitnessa, skatea...) landuko dituzte. Baina baita bizitza egokituan (ezintasunak, adineko pertsonak...) mugitzen diren pertsonen jarduerak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos