https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Inoiz baino berritasun gehiago, Areatzako Pasalekuko Artisautza Azokan

Bezero bat, postu bateko produktuak begiratzen./
Bezero bat, postu bateko produktuak begiratzen.

Eskutartie Azokak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak antolatua, 30 artisauen lana erakutsiko du apirilaren 22ra arte

EL CORREO

Aurreko ostiraletik eta apirilaren 22ra arte, Bilboko Areatzako Pasalekuak Eskutartie, Udaberriko 9. Artisautza Azoka jasoko du eta bisitariei euskal artisauen eta estatuko beste tokietako teknika tradizionalen arabera landutako produktuak ezagutu eta lortzeko aukera emango die. Eskutartie-k, 30 artisau izango ditu era finkoan, erdia baino gehiago bizkaitik etorrita. %40a ez da Bilboko esparrutik igaro aurten arte.

Gainera, azokan gonbidatutako artisauak daude eta, azken egunetan bere lanak egun desberdinetan erakutsi badituzte (egurrezko taillak egon dira larunbat eta igandean) beste zenbait jarduera izango dira azoka amaitu arte. Nabarmendu behar da edizio honetan osagarri pertsonalekin zer ikusia duenak hartu duela garrantzi handiena (bisuteria, bitxiak, kosmetika, esmalteak, loreak, zuntzak) eta baita larrua lantzen duten artisauek ere.

Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak eta Inés Ibáñez de Maeztu, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Ordezkari Laguntzaileak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartearen arduradunarekin batera, azokaren antolatzaile nagusia, Bilboko Aste Santura bueltan datorren erakusketari eman zioten hasiera ostiralean. Euskal Herriko artisauen lana bilbotarrei erakutsi eta baita artisau lanak bizkaiko hiriburua bisitatzen duten milaka turistei ere erakusteko garai bikaina. «Kalitate ezinobeko produktuak ditugu eta modu honetan salmenta zuzenaren bidez heltzen gara gure bezeroengana, gure artisauekin ematen den zuzeneko topaketekin», azpimarratzen du Bernat Vidalek, Arbasoko elkarteko zuzendariak.

Gainera, edizio honetan, artisauen %40 inguru lehen aldiz zapaldu dute Bilboko esparrua, azokara berritasunak ekartzeko.

Nagusi zein haurrentzako zuzeneko erakustaldiak

Interesdunek beraz, aukera izango dute beira, zeramika edo egurrez egindako lanak, hala nola bitxiak, panpinagintza, jostailuak edo papera, baita sektore hauek berriak ikusteko. Bestalde, Artisautza Azokak, Asturias, Burgos, Pontevedra, Salamanca Madril, Guadalajara, Murtzia, Valentzia eta Valladolidetik etorritako hamar artisauen parte hartzea izango du. Modu honetan, Eskutartie mugak zabaldu eta, era berean, Euskal Herriko publikoari normalean erakusten zaion eskaintza handitzen du.

Esan bezala, azoka apirilaren 22a arte, astelehena, egongo da zabalik, bi egunak barne, goizez (11.00etatik 14.30etara) era arratsaldez (17.00etatik 21.00etara). Feriak egunetan zehar banatutako eta nagusi zein haurrentzako zuzeneko erakustaldiak izango ditu.

Temas

Euskera