https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iñigo Urkullu Lehendakariak Share egitasmoa aurkeztuko du Vatikanoan

Iñigo Urkullu Lehendakariak Share egitasmoa aurkeztuko du Vatikanoan

Ordezkaritza honek abuztuaren 27 eta 28an aita santuaren harrera orokorrean esku hartuko du

UNAI SARRIUGARTE

Iñigo Urkullu Lehendakariak Share egitasmoa aurkeztuko du Vatikanoan. Proposamen honek migrazioen erronkaren aurrean komprosioa aurkeztea du xede. Urkulluk abuztuaren 27 eta 28an Francisco aita santuaren harrera orokorrean esku hartuko du. Horrez gain, Vatikanoko estatu-idazkariarekin, Pietro Parolin kardenalarekin, ere hitzartuko da.

Kardenalarekin bilduko den bigarren aldia izango da. Izan ere, 2017. urtean ere berarekin hitzartu zen Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planeko jarduera-ardatz nagusiak aztertzeko. Pietro Paroline kardenala Aita Santuaren laguntzaile nagusia da Elizaren gobernuan, bai eta Egoitza Santuko jarduera diplomatikoaren eta politikaren arduradun nagusia ere.

Lehendakariarekin batera Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi den Marian Elorza eta Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandez egongo dira.

Share proposamenak migrazioaren erronkaren aurrean kompromiso bat hartzea du helburu. Ahalegina banatzeko formula hiru irizpidetan oinarritzen da: zerga bidezko diru-sarrerak, % 50eko eraginarekin; biztanleria, % 30eko eraginarekin; eta, langabezia-indizea,% 20rekin.

Share egitasmoak hiru ardatz nagusi barnebiltzen ditu: errefuxiatuak eta asilo-eskatzaileak, migratzaile ekonomikoak larrialdiko, zaurgarritasuneko edo aglomerazioko testuingurutan, eta bidaiderik gabe migratzen duten adingabeak edo gazteak.

Proposamen hau duela urte bat jarri zen abian eta dagoeneko zenbait lan-bilera burutu izan dira Espainiako Estatuan eta Europako eskualdeekin. Egun arte Kanarietako, Nafarroako, Kataluniako, Melillako, Euskal Hirigune Elkargoko, Atticako, Akitania Berriko eta Euskadiko gobernuek esku hartu dute bertan.

Gainera, egitasmo honetan zenbait erakunde publiko nahiz pribatuk hartzen dute parte: Acnur, Cear-Euskadi, Gurutze Gorria, Caritas, Servicio Jesuita al Refugiado besteak beste.