https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-jotzailea Principal Antzokian izango da

Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-jotzailea Principal Antzokian izango da

Kontzertua ostiralean izango da eta gutxi gorabehera ordubete eta laurdeneko iraupena izango du

PAUL PICADO

Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-jotzaile gipuzkoarraren kontzertua izango da ostiralean Gasteizko Principal Antzokian. Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan pianoa ikasita, Bostongo Berklee College of Music ospetsura joan zen jazz ikasketak egiteko. Han, musikari ezagunekin ibili zen, besteak beste Jo Anne Brackeen, Alain Mallet, Vadim Neselovskyi, GeorgeGarzone, Laszlo Gardony eta Dave Santororekin.

Bestalde, Ingalaterra Berriko Kontserbatorioaren beka bati esker, Miguel Zenon, Ethan Iverson, Jason Moran, John McNeil, Ken Schaphorst eta Frank Carlberg musikariekin ere ikasi zuen. Tartean zenbait kontzertu eman zituen Estatu Batuetatik.

Bere proiektu pertsonalen artean, 'Amalur' (2015), 'Urjauzia' (2015) eta 'Surrogate Activities Nonet' (2017) daude. 'Amalur' lanarekin Latinoamerikatik bira egiten ibili zen; 'Urjauzia' lana Adrian Fernandez gitarra-jotzailearekin egin zuen, eta gaur egun oraindik harekin jarraitzen du, talde bat osatu baitu. Azkenik, 'Surrogate Activities Nonet' lanean, jazzaren, folkaren eta musika klasikoaren elementuak konbinatu zituen. Gaur egun, zenbait talderekin birak egiten eta grabatzen jarraitzen du Europatik nahiz Estatu Batuetatik.

Ostiraleko kontzertuan bere taldearekin arituko da, hots, Song Yi Jeon (abeslaria), Adrián Fernanez (gitarra-jotzailea), Jort Terwijn (baxu-jotzailea) eta Helen de la Rosarekin (bateria-jotzailea), beraz, musikari euskaldun eta amerikarrekin. Kontzertua ikusteko sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke.

Temas

Euskera