https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iñigo Muguruza euskal musikaria zendu da

Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza eta Poch./Marivi Ibarrola
Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza eta Poch. / Marivi Ibarrola

Euskal Herrira ska eta punk doinuak ekartzeaz arduratu zen Iñigo Muguruza bere anaia Fermin eta Jabier Muguruzarekin batera

UNAI SARRIUGARTE

Euskal musikaren aitzindaria den Iñigo Muguruza atzo, irailak 5, zendu zen 54 urte zituelarik. Muguruzak azken 3 urteotan esklerosi anizkoitza izan zuen. Hauxe Kortatu, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetan ibilitako musikaria izan da. Sare sozialetatik hainbat musikari, musikazale zein politikarik euren tristura azaldu dute gertaera honen aurrean.

Euskal Herrira ska eta punk doinuak ekartzeaz arduratu zen Iñigo Muguruza bere anaia Fermin eta Jabier Muguruzarekin batera. Hiru anaiaetatik gazteena zen Iñigo. 1980ko hamarkadan Desband taldean, geroago Beti Mugan bilakatu zena jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen bere anaia Ferminekin. Talde hau Euskal Rock Erradikala delako musika mugimendua sortu zuten taldeetako bat izan zen.

90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile gisa. Delirium Tremens taldearekin «Hiru Aeroplano» diskoa grabatu zuen, Kaki Arkarazok ekoiztua. Musika banda honetan amaitu zuenean, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.

1996. urtean, berriz, Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen bere anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. Gainera, 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen, eta 2011. urtean, berriz, Lurra izeneko musika banda.

Musika egiteaz eta talde ezberdinetan ibiltzeaz gain, film laburrak zuzendu zituen eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu zuen. Gainera, Ezekiel antzezlanaren prestaketan lagundu zuen.