Borrar
Txapelpunkeko abeslaria den Iñigitok 'Iratxoen kantu sekretuak' aurkeztu du Saguganbaran IGNACIO PÉREZ

Iñigitok iratxoen kantu sekretuak ekarri ditu Saguganbarara

Txapelpunkeko abeslariak haurrei zuzendutako magiaz beteriko ikuskizuna aurkeztu du Durangoko Azokan

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Astelehena, 6 abendua 2021, 23:30

Comenta

Eszenatokira igotzean gaztetu egiten dela dio Txapelpunk taldeko abeslaria den Iñigitok, eta hilabeteren buruan 51 urte beteko dituelarik, erabateko norabide aldaketa eman dio bere ibilbide profesionalari. Orain arte publiko gazteari lotutako punk eta rock doinuak albo batera utzi ditu haurtzarora itzulera bidaia bat egiteko. «Zazpi urteko haur baten azalean jarri naiz, irudimenarekin bidaiak egiten ditut eta bertan bizitakoa musikaren bidez kontatzen dut», adierazi du musikariak oholtzara salto egin baino aurretik. Astelehen honetan bere azkeneko bidaia izan den 'Iratxoen kantu sekretuak' ikuskizuna aurkeztu du Durangoko Azokan, magiaz, musikaz eta kolorez beteriko show harrigarri batean.

Haur eta familia ikuskizunei zuzendutako Saguganbara espazioa umeen ilusio aurpegiz bete da arratsalde honetan. Euskal Herriko basoetan barrena ibili ondoren, iratxoak ezagutu ditu Iñigitok, eta haiek beraien kantu eta hitz magikoak erakutsi dizkiote. Orain, bere txanda da bertako haurrei sekretu horiek esan eta balore ezberdinak irakasteko. «Ingurumena jasaten ari den kalteei aurre egiteko mezuak edota amalurraren garrantziaz kontzientziatzea dira kantuen helburu nagusiak. Bizitzaz eta kolorez betetako planeta batez gozatu nahi dut eta hori da aldarrikatzen dudana», azaldu du musikari lekeitiarrak. Hori dena iratxoen hizkuntza barregarri eta dibertigarriarekin, ikuskizun benetan entretenigarria sortuz, magia eta zuzeneko musika uztartuz.

Ikuskizunak gonbidatu bereziak izan ditu gainera, izan ere, Iñigito Txapelpunkek basoan ezagutu zituen hainbat iratxo bertaratu dira Durangora, publikoarekin batera dantza egitera eta abestera. «Ilusio handiz egiten dudan proiektua da hau, benetan gaztetxo bat sentitzen naiz horri esker», dio musikariak. Berarekin batera 'Txiki handia zara' taldea osatzen duten Andrea Covadonga aktorea eta Wild Dance dantza taldeko Joni eta Itxas dantzariak izan dira.

Besteak beste, zuhaitzak sendatzeko 'Dibi daba du' kantatzen aritu dira haurtxoak zein haien gurasoak. Izan ere, eta umeei zuzendutako ikuskizuna izan harren, helduei ere hainbat keinu egin dizkie, haien barre eta algarak sortuz. Kantu bakoitzaren aurretik halaber, istorio laburtxoak kontatu ditu, denak bere irudimenetik jaioak.

Errealitate areagotua

Ikuskizunaz gozatzeko aukerarik izan ez duenak ez dauka zertan kezkatu. Izan ere, zuzeneko emanaldi bat izateaz haratago, 'Iratxoen kantu sekretuak' errealitate areagotuan (Augmented reality AR) sortutako lehen pen drive musikala da. Txartel formatua dauka eta saioan barrena abestutako iratxoen kantuak egoteaz gain, animaziozko beren bideoklipak ere ikus daitezke. Baina ez hori bakarrik. Pen drive txartela mugikorraz fokatuz gero, iratxoak zure begien aurrean dantzan eta kantuan hasiko dira airean, errealitate areagotu birtualari esker. Horretarako nahikoa da 'gookapi.eus' kanaletik aplikazioa jaistea. Hori euskara hutsean sortutako haurrentzako animaziozko lehen kanal interaktiboa da, doakoa dena. Produktua eskuratu nahi duenak, Landako Gunean daukaten standean edota online dendan izango dute horretarako aukera.

2018. urtean jaiotako Euskal Herri Magikoa bildumaren baitan kokatzen den egitasmoa da 'Iratxoen kantu sekretuak'. Harrez geroztik, haurrei zuzendutako ipuin eta kantak elkarri josiz, Euskal Herriko geografian eta mitologian garatutako mundu magiko bat eraikitzen dihardu Iñigito Txapelpunkek. Lehen emaitza 'Gabonetako ipuinak' izan zen, 2020an argitaratu zuena. Gerora, 'Ipuin hunkigarriak' izeneko lana kaleratu zuen, hiru ipuinez, hamar kantuz eta ilustrazioz osaturiko lana kaleratu zuen.

Oraingo honetan dakarren 'Iratxoen kantu sekretuak' haurrei elkartasuna, adiskidetasuna, natura eta berdintasuna modu dibertigarri batean ulertzen laguntzera dator lekeitiarra. «Familiako nagusiek magia sentitzea, txikiekin elkarreraginez, ipuin kontalari eta ipuin kantari bihurtzea ere, 'E.H. MAGIKOA' ren beste helburuetako bat da», gaineratu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iñigitok iratxoen kantu sekretuak ekarri ditu Saguganbarara

Iñigitok iratxoen kantu sekretuak ekarri ditu Saguganbarara