https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. erakusketa hasiko da asteazkenean

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. erakusketa hasiko da asteazkenean
EDUARDO ARGOTE

Emanaldi eta hitzaldiez gain, bisita gidatuak ere izango dira

PAUL PICADO

Asteazkenean Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. erakusketa hasiko da. Aurten nobedade gisa Artium laguntzaile gisa arituko da, eta hori dela eta, filmak han emango dira. Dagoeneko 24 urte egon da Jaialdiak dokumentalak ematen, baina ez edozein dokumental, baizik eta ingurumena errespetatzen duen gizarte-aldaketa baten inguruko gogoeta egiteko helburua dutenak.

Jaialdi aitzindaria da eta pixkanaka ingurumena gai nagusia duen zinemaren munduko erreferente gisa finkatu da zenbait erakunderen ustez, horien artean NBE. Guztira Bartzelonako jaialdiaren 24. edizioan aurkeztutako film eta film laburren artean 9 aukeratu dituzte Gasteizko erakusketarako.

Filmez gain, arteak ingurumen kontzientzia sortzean duen eginkizunari buruzko hitzaldi bat ere egingo da. Bestalde, astero, ingurumenarekin zerikusia duen lan bat aurkeztu eta azalduko da Artium zentroan. Bisita horietarako izena eman behar da.

Artium zentroak ingurumenarekin zerikusia duten 3 artelan aukeratu ditu. Horrela, euskarri desberdinetan (paperez, PVCz eta aluminioz) erakusten diren hiru argazki dira. Argazkietan basoa, paisaia edo zaborra agertzen dira, eta astero haietako bat bisitatuko da. Bestalde, ingurumen-ikuspegitik egon daitezkeen aukerei buruz hitz egingo da.

Horrela, asteazkenean eta ostiralean, Carmela Garcíak 2003. urtean izenbururik gabeko argazkia ikusgai izango da; urtarrilaren 16 eta 18an Qinqsong Wangek 2005. urtean egindakoa, Poisonous Spider izenburua jarri diona, eta azken irudia, Carlos Irijalbak 2008. urtean egindako argazkia da, Twilight 11 izenekoa.

 

Fotos

Vídeos