Borrar

Informatikari Euskaldunen Biltzarrera komunikazioak bidaltzeko epea, zabalik!

Adimen Artifiziala hartuko dute gai nagusi bigarren urtez segidan

Astelehena, 9 iraila 2024, 13:56

Comenta

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Informatikari Euskaldunen Biltzarraren 13. edizioa antolatu du azaroaren 7rako, Donostiako Carlos Santamaria gunean, aurtengoa XIII. edizioa izango delarik. Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik egongo da urriaren 4ra bitarte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «Adimen Artifiziala hartuko dugu gai nagusi bigarren urtez segidan, baina aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua. Informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko dugu, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere».

Zehazki, bi komunikazio deialdi antolatu dira aurtengo topaketara begira. Alde batetik, ohi bezala, informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak jasoko dituena, eta, beste batetik, dei berezia egin diete informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaten.

Bada, biltzarrean parte hartu nahi izanez gero, izenburua edo produktuaren izena, egileen izen-deiturak, orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila) eta harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa bidali behar dira ieb@ueu.eus helbide elektronikora.

«Azken urteotan, adimen artifizialak aldaketa itzela ekarri du informatikaren arlo guztietara. Programazioaren paradigmaren aldaketa, datu analisi aurreratua, automatizazio maila berriak, eta giza-makina elkarrekintza hobetua dira horren adibide aipagarrienak. Baina, horrekin batera, pribatutasuna, segurtasuna eta lan merkatuaren aldaketa bezalako gai konplexuak agertu dira. Jardunaldian, gai horiei buruzko hainbat adituren hitzaldiak eta ekarpenak entzuteko aukera izango dugu», azaldu dute.

Horrez gain, informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Informatikari Euskaldunen Biltzarrera komunikazioak bidaltzeko epea, zabalik!

Informatikari Euskaldunen Biltzarrera komunikazioak bidaltzeko epea, zabalik!