https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ines Ibarra Lecuek Artikulu Zientifiko Onenaren Ikertzaile Gazteentzako saria irabazi du

Ines Ibarra-Lecue ikertzailea./
Ines Ibarra-Lecue ikertzailea.

Garaikurra Cibersam Sareko Ikerkuntza Biomedikoko Zentroak antolatzen du eta saritutako argitalpenak nerabezaroan kontsumitzearen eta eskizofreniaren arteko harremana aztertzen du

UNAI SARRIUGARTE

Ines Ibarra Lecuek Ikertzaile Gazteentzako V. Santiago Reig garaikurra irabazi du. Saria Cibersam Sareko Ikerkuntza Biomedikoko Zentroak antolatzen du eta 2018. urteko argitalpen zientifiko onena saritzea du helburu. Aurtengo irabazlea 'Neuropsychopharmacology' aldizkarian kaleratu da.

Sariaren emate ekitaldia pasa den ostiralean, ekainaren 14an, ospatu zen Ideien Laborategiaren VII. edizioaren barnean, Oviedon dagoen Asturiasko Medikuen Elkargo Ofizialean. Artikulu berak pasa den urteko azaroan beste sari bat jaso izan zuen. Izan ere, Espainiako Kanabinoideen Ikerketa Elkarteak argitalpen onenaren saria eskaini zion Ines Ibarra Lecueri.

Argitalpenak nerabezaroan kontsumitzearen eta eskizofreniaren arteko harremana lantzen du. Bertan hauek azaltzeko eta ulertzeko ezinbestekoak diren mekanismo molekularrak daude aztergai.

Lecuek nabarmendu zuenez ikerketa horrek bide eta esparru berriak zabaltzen ditu etorkizunean prebentzioa estrategiak sortzeko, baita eskizofrenia pairatzen duten pertsonen bizitza hobetu dezaketen farmako eta terapiak jorratzeko ere.

Ines Ibarra Lekue Euskal Herriko Unibertsitateko CIBERSAMeko ikertzailea da. Egun Eusko Jaurlaritzak ikertzaileen prestakuntzarako ahalbidetutako beka bati esker EHUko Farmakologia Fakultatean doktoregoa egiten dihardu, Leyre Uriguen eta Luis Callado doktoreen zuzendaritzapean,.