https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Industria nautikoaren inguruko Sail inn pro jardunaldia, gaur, Bilbon

Industria nautikoaren inguruko Sail inn pro jardunaldia, gaur, Bilbon

Sail Inn Festivalen II edizioa, berriz, Getxon ospatuko da ostegunetik igandera arte

EL CORREO

Industria nautikoan berrikuntza eta teknologia berrien bitarteko garapen ekonomikoari buruzko Sail Inn Pro jardunaldi profesionalaren II edizioa izango da bihar Getxon. Sail Inn-ek antolatuta, jardunaldia Olatuan ospatuko da, Bilboko Portuko itsas bidaietarako ontzien terminalean, Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Portuaren laguntzarekin.

Arduradunek azpimarratu dutenez, Ongizatearen eta kirolaren industria eta teknologietan eta ongizatearen turismoan espezializatzeko Getxoko udalak egiten duen apustuaren baitan, 'itsasoa' eta 'irristaketa'darabilten jarduerek lehentasuna izan behar dute. Gauzak horrela, Getxoko Udalak, Ekonomia Sustapeneko Arloaren bitartez, nabigazioarekin lotutako industriak bultzatu nahi ditu garapen ekonomikorako bide gisa. Horretarako, nabigazioaren eta itsasoaren inguruko jarduketak dinamizatuko lirateke eta sektore nautikoa sustatuko litzateke.

Horrez gain, babesa emango litzaieke Getxoko eragile eta mikroenpresei, hainbat ekintzaren bitartez; esate baterako, Sail Inn Pro bezalako profesionalizazio jardunaldiak, berrikuntzaren bidezko garapen ekonomikora eta sektore nautikoan teknologia berriak erabiltzera bideratutakoak.

Nabigazioaren iragana, oraina eta etorkizuna

Sail Inn 2014an jaio zen gizarte eta kultur jaialdi gisa, belaz egindako nabigazioaren iragana, oraina eta etorkizuna zabaltzeko, kultura eta hedapena batzeko, eta bere enpresa garapena sustatzeko, etorkizuneko hazkunde-estrategia gisa.

Bilbon ostegunetik igandera izango den Sail Inn Festivalaren aurretiko jardunaldian, besteak beste, Martin Dolecèkek hartuko du parte, Windy meteorologiako prebisiorako doako aplikazioaren egileak. Mahainguruan Hegal zurrunak merkantzia-ontzietarako eta itsas-garraiorako, Energia garbia, eta Foils adimendunak, sentsorizazioa eta eraikitzea gaiak aztertuko dituzte. Egitaraua estatuko eta nazioarteko profesionalek osatuko dute, esate baterako, Manuel de Lara (Ocean Tech), Carole Bourlon (Eurolarge) edo Bernard Schoffer (Yatch Racing Forum).

Izena eman ezazu

Hurrengo egunean, ostegunean, martxoak 7, 11:00etatik 13:00etara Pakea Getxo Bela Eskolan (Muelle Arriluzea, z/g). Estropadako zein gurutzaldiko belen fabrikaziorako garatutako teknologia berriei eta horien aplikazio praktikoei buruzko tailer teknikoa izango da, belen fabrikazioan munduko eredu den North Sailsen eskutik.

Sarrera dohainik izango da, baina aurrez izena eman behar da, leku mugatuak baitira. Izen-emateak, hemen.

Temas

Euskera