Borrar
'Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak' mintegia izango da Bilbon, abenduan

'Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak' mintegia izango da Bilbon, abenduan

Hilaren 15ean izango da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan

Zurekin

Domingo, 29 de noviembre 2020, 03:36

Etorkinen artean euskara sustazea oso garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Gauzak horrela, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak mintegia antolatu dute abenduaren 15erako, 'Inmigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak' izenburupean. Goizean izango da, Sabino Arana Fundazioaren Bilboko egoitzan, betiere osasun ingurumariak horretarako modua ematen badu.

Mintegia 'streaming' bidez ere jarraitu ahal izango da, hurrengo sabinoarana.nirestream.com. Izen-ematea 94 405 64 50 telefonora deituta edo idazkaritza@sabinoarana.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazi dutenez.

Akademiak gogorarazi du Euskal Herrira heldutako etorkinen eta euskararen arteko loturen ezaugarriak aztertu zirela jardunaldi batean, 2019ko abenduaren 12an. Bada, ekimen hari segida emango dio mintegi berriak, horren aldeko zer nolako politikak eraman daitezkeen aurrera ikusteko eta beste zenbait gaien inguruan aritzeko.

Izan ere, jardunaldian, etorkinak euskarara erakartzeko asmoz udaletatik bultzatu daitezkeen eta bultzatzen diren diskurtsoak, politikak edota ekimenak aztertu nahi dira, batez ere jardunbide egoki edo esperientzia arrakastatsuei erreparatuz, hau da, zein politika, plan, bitarteko edo ekimen sustatzen ari diren, zein esperientzia arrakastatsu izan dituzten, zein zailtasun, edota zer diskurtso erabiliz hurbiltzen diren etorri berriengana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak' mintegia izango da Bilbon, abenduan