Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año

Imanol Rayo zinemagilearen 'Hil kanpaiak' luzemetraia urriaren 16an estreinatuko da

Rayok euskara hutsean grabatzen duen bigarren lana da

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 30 ekaina 2020, 21:36

Comenta

Imanol Rayo zinemagilearen 'Hil kanpaiak' luzemetraia urriaren 16an estreinatuko da. Rayok euskara hutsean grabatzen duen bigarren lana da. Bertan Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez dira aktore protagonistak. Abra Produkzioak ekoiztetxeak jorratu du lana eta Euskal Irrati Telebistak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak esku hartu dute bertan.

Grabaketa lana Nafarroako eta Gipuzkoako zenbait parajetan burutu da. Lanak Miren Gorrotxategui idazle gipuzkoarrak egindako '33 ezkil' nobela hartzen du aintzat. Ekoizpenak zinema beltza eta familiarteko drama uztartzen ditu.

Ferminek Garizmendi baserrian burezur bat aurkituko du, ortuan lanean dabilenean eta honek bere seme den Nestorri aurkitutakoa kontatuko dio. Era berean, Nestorrek aurkikuntza bere emaztea den Bertari esaten dio, arkeologoa dena. Dena den, bikotea baserriko lursailera hurreratzen denean, Fermin eta burezurra desagertu direla konturatuko da. Kasua ikertzera bi polizia inspektore hurbilduko dira, Ezpeleta eta Kortazar. Hortik aurrera hainbat gertakari jazoko dira, hilketa zahar eta berriak, anaien arteko mehatxuak, bikoteen arteko gatazkak, droga kontuak etab.

'Hil kanpaiak' ekoizpenean flashback ezberdinak ageri dira. Izan ere, istorioa 1970ko hamarkada, 1990koa eta gaur egungo denbora tartekatzen ditu. Puzle moduko baten antzera funtzionatzen du obrak. Rayorentzat thriller bat baino gehiago, zinema beltzean barneratzen den filma.

Imanol Rayo zinema zuzendari eta gidoilari iruindarra da. Andoaingo zinema eskolan ikasi ondoren, Michel Gaztanbiderekin ikasi zuen gidoiak idazten. 2011. urtean bere opera prima gidatu zuen: Bernardo Atxagaren nobela hizide duen 'Bi anai'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Imanol Rayo zinemagilearen 'Hil kanpaiak' luzemetraia urriaren 16an estreinatuko da

Imanol Rayo zinemagilearen 'Hil kanpaiak' luzemetraia urriaren 16an estreinatuko da