https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ikuskizun bat nola antolatu behar den jakiteko tailerra, BilbaoEszenan

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin batera antolatu den ikastaroa, martxoan izango da

Lan egiten dugun arloan hobetu daitezkeen kontuak ezagutzea beti izaten da interesgarria eta, gauzak horrela, BilbaoEszena Bilboko Udalaren baliabide eszenikoen zentroak ikastaro teoriko-praktiko bat antolatu du, ikuskizun bat prestatzen denean kontuan izan beharreko alderdietarako gida izateko asmoz. Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin batera antolatu den kurtsoa, martxoan izango da, eta ikuskizuna egin daitekeen espazioetan ager daitezkeen arazoei aurrea hartzea eta konpontzea da helburua.

Elias Otaolak koordinatutako irakasle talde batek emango du prestakuntza, Bilboko Udalak jakinarazi duenearen arabera, eta landuko dituen gaien artean daude ekitaldi baten antolakuntzari eta ekoizpenari dagozkion alderdi guztiak eta eszenatoki mota guztien ezaugarriak hartuko dira kontuan. Horrez gain, zuzeneko ikuskizun batean parte hartzen duten lanbideak edo laneko arriskuen prebentzioaren funtsezko alderdiak aztertuko dira.

Tailerrak 15 ikastordu izango ditu eta BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, martxoaren 12, 13, 14, 19 eta 20an, 16:00etatik 19:00etara. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, hogei plaza izango dira, eta izen-emateak info@atae.org helbidearen bitartez egin ahal izango dira (izena eta abizenak, NAN, helbide postala, telefono zenbakia eta posta elektronikoa adieraziz). Prezioa 95 euroko da (80 euro ATAE eta Artekaleko bazkideentzat eta BilbaoEszenaren erabiltzaileentzat).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos