Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesEuskadin, Zientzia sozialak eta juridikoak da gehien hautatutako ikasketa adarra, eta sexuen araberako banaketa nahiko orekatua da. Haatik, emakumeek maizen hautatzen duten bigarren aukera Osasunaren Zientziak diren bitartean, eremu hori ikasten duten gizonak %25,4 baino ez dira. Emakunderen urteroko sexu-araberako zifren txosteneko datuak dira, 2017koak. Ondorioz, Osakidetzako zentroetan osasun arloko ikerketetan inplikaturiko 2.715 pertsonetatik 1.743 emakumeak dira, hau da, %64a.
Eusko Jaurlaritzak Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna dela eta argitaratutako informazioak adierazten du, gainera, Bioaraba, Biogurutzeta Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune osasun ikerketa institutuetan proiektu-buru diren emakumeak geroz eta gehiago direla. Zehazki, 251 bururen artetik 128 dira.
Ikerketarako zentro horiek guztiek ikerketa traslazionala garatzen dute. Horrek esan nahi du zientzia ezagutzaren transmisioa praktika klinikora ahalik eta bizkorren igortzea dutela helburu, baita Ikerketa eta Berrikuntzaren inguruko prestakuntza ere.
Ikerketa horietan gehien aztertzen dituzten gaien artean daude onkologia eta neurologiari buruzko I+G sistemako jardueraren %17 eta %14a, hurrenez hurren. Bigarren maila batean daude, endokrinologia, psikiatria eta arnas aparatuaren ingurukoak.
Ikerkuntza, garapena eta berrikuntzari lotutako ikerketa jardueragoranzko joera ari da izaten azken urteotan. Azken urtean, guztira, %3,4 egin du gora. Gainera, garapen fasean dauden proiektuen kopurua, saiakuntza klinikoak barne, biderkatu egin da azken bost urteotan: 5 proiektutik 59ra igaro dira azken lau urteotan.
Datuok kaleratuta, Osasun Sailak eta Osakidetzak, beren zentroetan ikerketan inplikatutako profesionalekin batera, bat egin nahi dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguneko ospakizunekin.