https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ikerbasqueko ikertzaileek 28 milioi eurotik gorako funtsak erakarri zituzten iaz

Juan José Gómez Cadenas fisikaria eta irakaslea; Adolfo Murais, Unibertsitateko sailburuordea; Edurne Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, Fernando Cossio; eta Elisa Jimenez, irakasle eta ikertzailea, 2018ko Donostiako Ikerbasque emaitzak aurkeztu zituzten astelehenean./Efe
Juan José Gómez Cadenas fisikaria eta irakaslea; Adolfo Murais, Unibertsitateko sailburuordea; Edurne Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, Fernando Cossio; eta Elisa Jimenez, irakasle eta ikertzailea, 2018ko Donostiako Ikerbasque emaitzak aurkeztu zituzten astelehenean. / Efe

2018an lortutako emaitzak aurreko urtekoak baino hobeak izan dira, bai publikazioen kopuru aldetik eta baita ere proiektuen lidergoa edota funtsen erakarpenari dagokionez

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Ikerbasquek bere emaitzak hobetu zituen 2018an. Zehazki, zientziarako euskal fundazioaren ikertzaileek 28 milioi eurotik gorako funtsak erakarri zituzten iazko ekitaldian, aurrekoan baino 2,1 milioi euro gehiago. Arduradunek asteartean emaitzen aurkezpenean jakinarazi zutenez, 2018an gora egin zuen Ikerbasqueko ikertzaileek egindako lanen kopuruak. Hortaz aparte, fundazioak nazioarteko zientzialari entzutetsu gehiago kontratatu eta azken urteko argitalpen kopuru nabarmenena lortu zuen.

Fundazioaren emaitza «oso positiboak» aurkeztu zituzten atzo Donostian Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak eta Fernando Cossío Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoak. Gogorarazi zuten 2007an ikerketa zientifikoa sustatzeko helburuarekin sortutako erakundeak «iaz 239 ikertzaile zuzenean hartu eta kontratatu» zituela, eta horietatik «153 prestakuntza altuko profesionalak» zirela. Aditu horiek guztiek zuzendu duten lanteldeek 877 lanpostu eta kanpo finantzaketa izan duten 589 proiektu sortu dituzte.

2007az geroztik, beraz, Ikerbasqueko profesionalek Euskadira 175 milioi euro erakatzea lortu dute guztira. Kanpo finantzaketaz landutako 589 proiektutatik (aurreko urtean baino 160 proiektu gehiago) hamabik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena.

Euskadi, zientziaren arloko Europako erreferente

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikerzaileak 36 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (138), italiarrak (22), alemaniarrak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6) eta estatubatuarrak (5), baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 29 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean, gizonak dira nagusi, % 79, emakumezkoen % 21aren aldean.

Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, gehienak fisika zientzietakoak dira (% 30), % 22 medikuntza-zientzietakoak eta %14 kimika-zientzietakoak. %12 giza eta gizarte zientzietako adituak dira, eta ehuneko bera daukate ingenieritzakoek ere. Gainerako % 10 biologiakoak dira. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira: MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea, esaterako.

Orain, 2018an lortutako emaitzen harira, esan daiteke Euskadi zientziaren arloan Europako erreferente bezala kokatu dela.

Temas

Euskera