Borrar
Ijitoak, oraindik, oso baztertuta dagoen kolektiboa da. E. C.

Ijitoak EB-ko gainerako biztanleak baino hamar urte gutxiago bizi dira

«Bazterketa, gabeziak, diskriminazioa eta arrazakeria» oraindik beraien errealitate latza dira

zurekin

Asteazkena, 26 urria 2022, 21:53

Comenta

Ijitoek gainerako herritarrek baino hamar urte gutxiagoko bizi-itxaropena daukate, Europar Batasunaren txosten batek salatzen duenez. Informe horretan plazaratzen denez, azken bost urteetan, ijito europarrek pairatzen duten pobrezia eta diskriminazio-maila gutxi edo batere ez da aldatu. «Bazterketa, gabeziak, diskriminazioa eta arrazakeria Europako ijito askoren errealitatea dira oraindik eguneroko bizitzan», salatu zuen Michael O'Flahertyk, EB-eko Oinarrizko Eskubideen Agentziako (FRA) zuzendariak.

FRA-k ematen dituen datuen arabera, EB-ko ijitoak, sei milioi inguru, biztanleria orokorra baino hamar urte gutxiago bizi dira bataz beste; edo % 80k pobrezia-arriskua pairatzen du, biztanleria osoaren % 17ren aldean, 2016tik hobetu ez den alderdietako bat. Gainera, covid dela eta, egoera batzuk «okertu» egin dira. Hezkuntzari dagozkionak esaterako, eta Errusiak Ukraina inbaditzeak ere, inflazio-ondorioekin eta defentsarako gastua handitzearekin, gizarteratzeko funts gutxiago bideratzea eragin dezake.

Segregazioak ere okerrera egin du. Eta gora egin du ikastetxean diskriminatuta sentitu diren ijito, guraso eta ikasleak. Horrela, bigarren hezkuntza amaitu gabe eskola uztea erabakitzen dutenak, hiru aldiz handitu dira.

Etxebizitza-baldintzak ere nahiko eskasak dituzte. Horrela, ijitoen %52a etxebizitza ilun, heze edo komunik gabe bizi dira eta etxebizitzaren barruan ur korronterik gabe bizi direnak %22a dira. Tokien arabera, zifra hori altuagoa da. Izan ere, Errumanian, Kroazian edo Hungarian. Beste muturrean aurkitzen dira Espainia eta Txekiar Errepublika, %1 baino ez delako bizi ur korronterik gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ijitoak EB-ko gainerako biztanleak baino hamar urte gutxiago bizi dira

Ijitoak EB-ko gainerako biztanleak baino hamar urte gutxiago bizi dira