https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Igandean 'Ilunabarrean dantzan' zikloa hasiko da Oihaneder Euskararen Etxean

Igandean 'Ilunabarrean dantzan' zikloa hasiko da Oihaneder Euskararen Etxean
Oihaneder Euskararen Etxea

Laugarren urtea da antolatzen dela eta lau dantza saio egingo dira

PAUL PICADO

Igande honetan 'Ilunabarrean dantzan' dantza zikloa itzuliko da Oihaneder Euskararen Etxera (Gasteizko Kafe Antzokia). Urtarrilean hasi eta apirilean amaitzen da, eta guztira lau dantza emanaldi izango dira, hilean behin, igande arratsaldeetan. Dantza saioetarako leku kopurua mugatua da, beraz, gonbidapena behar da. Oihaneder Euskararen Etxeko harrera-lekuan eskura daitezke.

Emanaldi bakoitza Euskadiko zuzendari batek zuzenduko du eta guztietan Ander Zabaleta trikitilariaren zuzeneko musika saioa egongo da. Lehen saioan, igandekoan, Josu Garate izango da. Emanaldi bakoitzean parte hartzeko gonbidapena atera beharko da Oihaneder Euskararen Etxeko harreran.

Saio bakoitzean, besteak beste balfolk, scottish, mazurca, bourré, chapeloise, cicle circassien, vals eta polka jaialdietan ohikoak diren 12 eta 15 dantza artean landuko dira. Horrez gain, zuzendari bakoitzak egindako proposamenak ere jorratuko dira. Fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako.

Igandeko lehen saioan berriki sortutako HIka Mika taldea izango da, 19:00etan. Taldeko kideak Ander Zabaleta trikitilaria, Fabien Bucher (gitarra eta mandolina) eta Imanol Zabaleta (gaita, alboka, whistle eta panderoa). Dantza saioari dagokionez, Josu Garatek zuzenduko du.

Josu Garate Argia Dantza Taldeko kidea da 1997. urtetik eta 2018. urtean 'Martin Zalakain' obrako dantzaria izan zen. Horrez gain, 'Dantza' filmean ere parte hartu du. Gaur egun, Dantza.eus proiektuan lan egiten du eta Aiko Taldeko kidea da.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos