https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Idazkuntzan sartzea, idazkuntzatik irtetea' lantegian izena emateko epea ireki da

'Idazkuntzan sartzea, idazkuntzatik irtetea' lantegian izena emateko epea ireki da

Aimar Pérez Galík emango du ekainaren 14 eta 15ean Montehermoso Kulturunean

PAUL PICADO

'Idazkuntzan sartzea, idazkuntzatik irtetea' lantegian izena emateko epea ireki da dagoeneko. Lantegia Aimar Pérez Galík emango du ekainaren 14 eta 15ean Montehermoso Kulturunean, eta 'DESHARITZEA. Testua, enuntziazio-leku gisa' izeneko jardunaldien barruan egingo da. Izen-ematea hemen egin daiteke, edo bestela, 945 161 830 telefonora deituz.

Jardunaldi horiek idazkeraren eta haren forma hedatuen inguruko gogoeta da, eta hor, gorputza, fikzioa, narrazioa eta hizkera jokoan sartzen dira. Topaketaren bidez, praktika, bideak eta testu-sorkuntza garaikidea zeharkatzen duten lerroak partekatzeko eremu bat proposatzen da.

Horrela, ostiralean, ekainak 14, María Ptqqk eta Remedios Zafraren arteko elkarrizketa izango da 18.00etatik 19.30era. Idazkeraren, saiakeraren eta sorkuntzaren duten paperaren inguruko jarrera eta gogoetei buruz hitz egingo dute. Geroago, 20.00etatik 21.00etara Aimar Pérez Galík hitzaldi-performance bat emango du Ortuño aretoan. 'Auto-peepshow' bat egitea proposatuko du, hots, barrurako introspekzioa. Hor, fantasiarekin, irudimenarekin, sedukzioarekin eta desioarekin jokatu du. Larunbatean, Aimar Pérez Galíren lantegia izango da Ortuño aretoan, 10.00etatik 13.00etara.

Aimar Pérez Galik dantza garaikidea ikasi zuen Amsterdamen, eta teoria kritikoko masterra ere egin du. Dantzaren eta zuzeneko arteen arloan garatzen du bere jarduera artistikoa. Horrela, dantzari, koreografo, ikertzaile, pedagogo eta idazle gisa aritzen da, betiere gorputza, erreferentziako toki gisa hartuz, eta dantza, aldaketa kritikorako tresna gisa, ez helburu soil bat gisa.

Temas

Euskera