Borrar

Adi ibili telefonoarekin gidatzen duzun bitartean!

Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du aste honetan hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek sakelako telefonoa eta GPSa ez dituztela kontrolatzeko

elcorreo.com

Martes, 7 de noviembre 2017, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gidatzen dugunean adi ibili behar gara, zalantzarik gabe. Alde batera utzi behar ditugu arreta galtzera bultzatzen gaituzten distrakzio guztiak eta, horregatik, Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du aste honetan hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek sakelako telefonoa eta GPS nabigatzailea moduko dispositibo elektronikoak erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko.

Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan dagoen kanpainak atzo hasi eta igandera arte iraungo du, jakinarazi duenez Bilboko Udalak. Udaltzainek batez beste lau kontrol egingo dituzte egunean, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola errepidean sakelako telefono, GPS eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.

Erreakzionatzeko ahalmena murrizten da

Egiaztatuta dagoenez, gidatzean sakelako telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 16 kontrol egin zituen. Guztira, 9.366 ibilgailu kontrolatu zituen, eta sakelako telefonoa erabiltzeagatik 34 salaketa egin zituen, eta nabigatzailea manipulatzeagatik beste bi. Gauzak horrela, adi ibili eta ez ezazu telefonoarekin arreta galdu gidatzen duzun bitartean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios