https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Ibili Gurekin' leloarekin ospatuko du Getxok Europako Mugikortasun Astea

Gazte batzuk, Europako Mugikortasun Astea ospatzen Getxon, 2012an./Pedro Urresti
Gazte batzuk, Europako Mugikortasun Astea ospatzen Getxon, 2012an. / Pedro Urresti

Ekintza eta jarduera ugari antolatu dira aste horretarako eta horietan bizikletaren, patinetearen eta garraio publikoaren erabilera sustatuko da

EL CORREO

Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Getxon datorren astelehenetik, irailaren 16tik, hilaren 22ra, Ibili Gurekin lelopean. Oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoa udalerriko protagonista hutsak izango dira zazpi egun horietan eta herritarrei mugikortasun-alternatibak erabiltzera gonbidatuko zaie, autoaren ordez. Ekintza eta jarduera ugari antolatu dira aste horretarako eta horietan bizikletaren, patinetearen eta garraio publikoaren erabilera sustatuko da. Halaber, mugikortasun iraunkorrak Getxon osasuna eta poltsikorako, ingurumenerako eta udalerriko ongizaterako dakartzan abantailak ezagutaraziko ditu Udalak.

Astearen berritasunen artean, bigarren eskuko ibilgailu jasangarrien merkatua (bizikletak, patineteak, skateak..) izango da, eta horretan mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten edozein gauza saldu eta erosi ahal izango da. Hortaz aparte, hilabete honetan udalerrian patinete elektrikoak alokatzeko abian jarritako esperientziaren enpresa sustatzailearen aurkezpena izango da, eta Europako merkatuan liderra izan nahi duen egurrezko bizikleta ezagutzera emango duen solasaldia ere.

«Mugikortasun iraunkorra lehen bait lehen lortzen badugu, hiri eremuetan bizi garenok gero eta gustorago egongo gara, elkartzeko eta gozatzeko gune zabalagoak, atseginagoak, osasuntsuagoak eta seguruagoak izango ditugulako, eta aire garbiagoaz eta zarata murrizpenaz gozatuko dugulako ere. Hau da gure erabaki indibidual eta kolektibo handia. Aurten, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan eta intermodalitatea sustatzeko, hirian mugitzeko konbinazio anitzak erabiltzea bultzatuko dugu. Hala, auzokideen erosotasuna handitu, kutsadura eta auto pilaketak gutxitu eta osasuna zein bizi kalitatea hobetuko dira. Mentalitate aldaketa eragitea eta azkartzea izango da helburua. Izan ere, hiri barruko ibilbideetarako autoa ahaztea bilatuko dugu», adierazi du Joseba Arregi, eta Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak.

Patinaje tailerra eta nagusientzako bizikleta ikastaroa

Oraingoan, gainera, patinaje tailerra izango da, Gurutze Gorriak Lehen Sorospenen tailer praktikoa emango du, eta mugikortasun iraunkorrean parte hartzen dutenen eta/edo patineteen, garraio publikoaren, bizikleten edo partekatutako autoen.. erabiltzaileen artean kamisetak banatuko dira. Pertsona nagusiak bizikletan ibiltzeko ikastaroa ere izango da, eta asteburuan, aurten Getxoko Mugikortasun Astearen barruan, gaueko ibilbidea bizkletaz, mendira irteera eta zumba maratoia izango dira. Gainera, irailaren 22an, igandean, Autorik Gabeko Eguna ospatuko da. Europa mailako ekimenak hirietan trafikoak eragindako arazoak arintzeko konponbide berriak aurkitu nahi ditu.

Temas

Euskera