https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ibilaldiak 100.000 lagun batuko ditu Santurtzin

Ibilaldiaren azken edizioa./F. Gómez
Ibilaldiaren azken edizioa. / F. Gómez

Maiatzaren 27ko jaialdiak euskera plazara zabaltzea eta Bihotz Gaztea Ikastolarako diru sarrera lortzea du helburu

OLATZ HERNÁNDEZ

Ibilaldiak 100.000 lagun batu nahi ditu Santurtzin maiatzaren 27an. Hala adierazi zuen Josune Bañalesek, Ibilaldia elkarteko lehendakariak: «Hori lortzeko adin guztietarako programa zabala prestatu dugu; hala nola, pailazoak, kontzertuak, dantza... Erronka nagusia euskera plazara zabaltzea da eta lortuko dugu». Hizkuntzaren erabilera sustatzeaz gain, aurtengo festak Bihotz Gaztea Ikastolan «handiagotze lanak egiteko baliabideak lortzea» duela helburu gaineratu zuen arduradunak.

Pertsona kopurua kontuan izanda, urterik onena 2001ean izan zen, Arrigorriagan eta Bilbon ospatutako Ibilaldira 125.000 pertsona hurbildu zirenean. Orain, euskararen jaialdiak hizkuntza ikasgeletatik aisialdira eraman nahi du. Izan ere, azken berrogei urteotan hiztun kopuruak gora egin du «egunero garatzen eta eguneratzen gabiltzan hezkuntza sistema dela eta». Zehazki, 2016an 223.000 hiztun gehiago zeuden 1991eko datuekin konparatuz, gehienbat gazteen bultzada dela eta.

Hala ere, Soziolinguistika Klusterrak argitaratutako datuen arabera, euskararen erabilera jaitsi egin da azken hamarkadan. Euskadin %28,4k hiztun daude, baina %6,2ak bakarrik erabiltzen du gaztelania bezain beste. Kezkagarriena, jakitunentzat, hizkuntzaren erabilera baxua etxeetan, familia artean eta kalean da.

Santurtzik 45.000 biztanle ditu eta %19,8a euskalduna da. Bihotz Gaztea Ikastolak 500 ume baino gehiago euskaldundu ditu sortu zenetik eta lan horretan jarraitzeko beharrezkoa dute haien eraikina zabaltzea. «Eman diezaiegu euskaldun berri hauei beharrezkoak dituzten baliabideak. Haiek hizkuntza normalizatzeko boterea dutenak», dio Andone Ruiz Urangak, Bihotz Gaztea Ikastolako zuzendariak. Izan ere, aurtengo Ibilaldiaren kantak dioen bezala: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik».

Ibilbidea eta garraio publikoa

Ibilaldiak bost kilometroko ibilbidea izango du eta lau guneetan banatuta egongo da. 'Taup' espazioan familia osoarentzako ekitaldiak egongo dira: Txirri Mirri eta Txiribiton pailazoak, euskal kirolak, dantzak… 'Buzti', 'Gozatu' eta 'Sortu' guneetan kontzertuak eta erromeriak izango dira, esanguratsuenak, Skaiketan, Governors eta Itziarren semeak taldeen kontzertuak.

Santurtzira heltzeko, kotxea etxean utzi behar dela diote antolatzaileek. Beraz, garraio publikoa izango da gehien erabiliko dena. Metroak bost minuturo aterako dira Peñota eta Kabiezesera eta Bizkaibusek ere hainbat aukera zabalduko ditu Bilbo eta inguruetatik heltzeko. Horrez gain, autobus pribatuak ere egongo dira Donostia, Eibar eta Gazteizetik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos