https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ibaiuda jaialdia larunbatean, Berantevillan

Ibaiuda jaialdia larunbatean, Berantevillan

Bosgarren edizioa izango da aurtengoa

PAUL PICADO

Bihar ekitaldi handia izango dugu Berantevillan. Udan hainbat jai antolatzen dira Euskal Herrian, baina Berantevillakoa berezia da, izan ere, aurrekontu txikia eta baliabide mugatuak dituen arren, oso kalitate oneko kultura-eskaintza egiten du. Aurtengoa bosgarren edizioa da, eta asmoa urtero-urtero antolatzen jarraitzea da, izan ere, nahikoa arrakasta lortzen du beti.

Nabarmentzekoa da irabazi-asmorik gabeko jaialdia dela, hainbat estilotako musika jorratzen dituela eta arte eszenikoak, musika eta auzolana bateratzen direla. Jarduera ugari egiten dira, hala nola graffiti tailerra, musika animazioa, perkusio tailerra, musika emanaldia birziklatutako tresnekin, zirkua eta abar. Arratsaldetik hasita egunsentira arte hainbat artista ibiltzen dira herriko kaleetatik eta agertokitik.

Jaialdi honen helburu nagusia pertsona guztien hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea da, gazteena bereziki, eta baita musika eta artea bultzatzea da. Horregatik ditu, hain zuzen ere, hainbeste ekitaldi jaialdiak.

Berantevillako Mendi Taldeak eta zenbait boluntariok antolatzen dute, eta badago aurretik inolako esperientzia dutenak. Eragozpenik handia babesleak lortzea da, izan ere, laguntza nagusia Udalak eta administrazio-batzordea ematen dute, baina herri txikia denez (500 biztanle inguru baino ez) diru kopurua txikia da. Beraz, antolaketa gastuei aurre egiteko txosna bat jartzen dute, eta han bildutako diru guztia horretarako erabiltzen dute.

Zerbitzuen artean, aipatutako txosna eta aparkalekua izango dute bertaratutakoek, eta jaialdirako sarrera doan izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira ekitaldiak, eta azken jarduera 02:30ean izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos