Borrar
'Humanity at music' sinfonia kooperatiboa izango da bihar, Gasteizen

'Humanity at music' sinfonia kooperatiboa izango da bihar, Gasteizen

Besteak beste musika, dantza eta sorkuntza literarioa izango dira Buesa Arenan, 18:00etan

Paul Picado

Miércoles, 11 de septiembre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Humanity at music' izeneko sinfonia kooperatiboa izango da bihar larunbatean Gasteizko Buesa Arenan, 18:00etan. Besteak beste musika, dantza, kantua, bertsolaritza, sorkuntza literarioa eta antzerkia bateratzen dituen proiektua da. Ikuskizunerako sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke.

Goi-mailako artistak eta kolaboratzaileak parte hartuko dute, hala nola Fernando Velazquez, 'Un monstruo viene a verme' filmari esker soinu-bandarik onenaren Goya saria irabazi zuena, eta filmen 30 soinu-banda baino gehiago konposatu dituena. Bestalde, Jon Maya, Kukai Dantza Taldekoa, ere izango da. Mayak Dantzaren Sari Nazionala irabazi zuen 2017an. Larunbateko ikuskizunean, esperientziaren zentzua bisualki adierazten saiatuko dira Kukai taldeko dantzariek.

Bertsolaritzaren arloan Jon Sarasua bertsolariak parte hartu du, proiektu honi hitzak jarriz. Horrez gain, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Xabier Igoa eta Maddalen Arzallusek bertsoak jarri dizkiote proiektuari.

Sorkuntza literarioei dagokienez, Leire Bilbao, Katixa Agirre, Irati Jimenez, Gloria Totorikaguena eta Pili Kaltzada arduratu dira. Maite Mutuberriak irudiak bateratu ditu, eta Kukubiltxo taldeko Josu Camarak ikuskizun orokorraren figurazioa eta eszenaratzea koordinatuko ditu.

Azkenik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenean arituko da, Fernando Velazquez musikariaren konposizioa interpretatzeko, eta orfeoi handi batek Jon Sarasua bertsolariak sortutako kantak abestuko ditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios