Borrar
Gaubelak gogoratzeko kaleko opera miresgarria da 'Senta. Noraezean'. e. c.

Hortzmuga Teatroak eta Deabru Beltzek bat egingo dute Areatzan

Talde ezagunek 'Senta. Noraezean' kale ikuskizuna eskainiko dute elkarlanean Añibarro parketik Gudarien plazara

irati alonso

Larunbata, 4 ekaina 2022, 19:52

Comenta

'Senta. Noraezean' elkarlanak Euskal Herriko bi konpainia ezagunenetarikoak batzen ditu, Hortzmuga Teatroa eta Deabru Beltzak, kaleko antzerki-ikuskizun ibiltaria eta musikala sortzeko. Ekoizpen berritzaile eta zirraragarri honek kontzientziak astindu eta kaleak esnatuko ditu gaur Areatzan, Añibarro parketik Gudarien plazara gaueko 21.30etatik aurrera.

Senta, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak erabakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez.

Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina «bizitza maitatu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu».

Hau abiapuntu hartuz, ikuskizun ibiltaria, musikala eta antzerkiratua eskainiko dute bi taldeek.

Koprodukzio berri honek Holandar alderraia ('The Flying Dutchman' ingelesez) kondaira ezaguna hartzen du inspirazio-iturri bezala. Zehazki, Richard Wagnerren opera honen kalerako berrikuspen eguneratua da.

Ikuskizuna

  • Non Añibarro parketik Gudarien plazara

  • Noiz Gaur

  • Ordutegia 21.30ean

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hortzmuga Teatroak eta Deabru Beltzek bat egingo dute Areatzan

Hortzmuga Teatroak eta Deabru Beltzek bat egingo dute Areatzan