Borrar

Hondarribiko alardean ere emakume eta gizonei eskubide berdinak eskainiz tradizioa aberasteko eskatu du Emakundek

Izaskun Landaida Jaizkibel konpainiari emango dio babesa

el correo

Viernes, 7 de septiembre 2018, 23:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi du gero eta herri gehiago direla herritarren laguntzarekin euren tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko, eta, Hondarribiako Udaleko ordezkariei eta eragile guztiei «aurrerapausoa» emateko eskatu die, bide hori erraztuz. Landaida Hondarribian izango da gaur, alardean Jaizkibel konpainiari babesa emanez.

Emakunderen ustez, tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, baina testuinguru jakin batean sortuak dira, eta beraz, «eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko». «Hori da, hain zuzen, denboran iraun ahal izateko estrategia. Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez», adierazi du.

Landaidak azaldu du hainbat herritan egin den tradizioen egokitze prozesuak ez duela atzera egiterik, «etorkizuna berdintasunaren aldekoa delako». Bere hitzetan, «oraindik asko dago egiteko, baina gero eta jende gehiago dago alarde parekidea babesten eta horretan parte hartzen, eta hauen artean gero gazte gehiago».

Emakundeko zuzendariaren iritziz, elkarrizketa da bide eraginkorrena errespetuan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko. Landaidak ziurtatu du «elkarrizketa lehen pausoa» dela elkarbizitza lortzeko, «ezinbestekoa», eta gogoratu du herriaren gehiengoak erakunde publikoei eskatzen diela jarrera aktibo bat izan dezaten konponbide batera heldu ahal izateko. Hori dela eta, deia egin die udaleko talde politiko guztien ordezkariei elkarrizketa prozesua bultzatu eta erraztu dezaten.

Emakundek gogoratu du berdintasuna «balore soziala eta demokraziaren oinarrizko ardatza» dela, eta erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko beharra dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin.

«Elkarrizketa, elkarlana eta akordioa dira arazo hau konpontzeko tresnak. Eta, hain justu, tresna horiek erabiltzen jarraituko du Emakundek, orain arte egin duen bezala, hainbat herrietan egin dutena ikusita, posible delako tradizioak egokitzea», azpimarratu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios