Borrar
El Correo
Homo automobilis

Homo automobilis

Antzinako Erromak asmatu zituen milaka kilometrotan zehar hedatzen ziren galtzadak

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 7 de septiembre 2018, 23:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzinako Erromak asmatu zituen milaka kilometrotan zehar hedatzen ziren galtzadak. Erromanizazioa bera bide horiei esker gauzatu ahal izan zen. Beraz, lehenengo errepidea Via Apia izan zela esan dezakegu, nonbait.

1817an, Karl Christian Ludwig Drais von Sauerbronn baroi alemaniarrak bizikletaren aurrendaria asmatu zuen: bi gurpileko lehenengo ibilgailua. Baroiaren abizen luzea baino historia luzeago izango zuen bere asmakizunak.

XIX. mendearen bukaeran, hainbat ingeniari alemaniarrek gasolinarekin funtzionatzen zuten lehenengo autoak jarri zituzten martxan. Ingeniari horien artean, Karl Benz zegoen. Begi-bistan dagoenez, neurona asko erre ziren hurrengo irudi hau posible egiteko: auto bat txirrindulari bi aurreratzen errepide batean. Ondo begiratzen badugu, autoa gidatzen duenaren aurpegian amorrua ikusiko dugu. Gidaria errepidearen jabea sentitzen da, eta txirrindulariek traba besterik ez dutela egiten pentsatzen du. Jarrera horren zioa hauxe da: homo sapiensak, auto batean igo zenean, mutazio bat nabaritu zuen. Mutazio horren ondorioz, gidariak errieta egiten die txirrindulariei automobilaren leihotik, eta txirrindulariak aurreratzeko beharrezkoa den seguritate distantzia ez du errespetatzen. 2017an, hirurogeita hamazortzi txirrindulari hil ziren trafiko-istripuz. Egoera hori dela eta, eta babes handiagoa eskatzeko eta legea gogortzeko, 232.000 sinadura eraman dituzte gobernura bizikletaz ibiltzea maite dutenek. Zibilizazioaren ibilbidea luzea da. Aurrerakuntza bakoitzak pertsona askoren lanaren emaitza da. Egun, ez dugu zertan oinez joan ikastetxera edo lanera. Baina mereziko genukeela pentsatzen dut batzuetan. Homo sapiensaren mutazioaren ondoren, homo automobilis bilakatu gara. Eta sinesgaitza bada ere, simioak, baina lerdoak, ematen dugu maiz geure autoetan goazenean. Homo automobilisak errespetua zer den ez daki. Bere GPSari galdetuko dio, baina alferrik izango da. GPSak ez du adierazten, baina puntu kilometriko okertu batean gaude. Luzeegia izan da zibilizazioaren bidaia errepidearen bihurgune honetan denbora gehiago jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios