Borrar
Hodei Magoaren emanaldia, igandean, Bernedon

Hodei Magoaren emanaldia, igandean, Bernedon

MagialdiAraba jaialdiaren barruan antolatuta, 20:00etan izango da

PAUL PICADO

Miércoles, 28 de agosto 2019, 21:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean MagialdiAraba jaialdiari hasiera emango zaio, eta egun horretatik irailaren 15era bitartean magia nagusi izango da Arabako 15 herritan. Horrela, tailerrak eta magoen ikuskizunak izango dira, bai gaztelaniaz, bai euskaraz. Tailerrei dagokienez, 18:00etan izango dira; magia-ikuskizunak, berriz, 20:00etan. Igandean bertan Hodei Magoa izango dugu.

Hodei Magoa, berez, Odei Domingo magoak, Leire Tejero eta Erik Aldazekin batera 2014an Nafarroan sortutako konpainia da. Odei, magoa izateaz gain, aktorea, umoregilea, aurkezlea eta showmana ere bada. Zortzi urterekin interpretazio-eskolak jasotzen hasi zen, eta horren ondoren, magia eta antzerki ikastaroak egin zituen. Hamaika urterekin egin zuen jendaurrean lehen emanaldia, eta 2014. urtean bere konpainia sortu zuen, Mago Hodei Magoa konpainia hain zuzen ere.

Urte berean bere lehen ikuskizun profesionala ere aurkeztu zuen, 'La Magia del Mago Hodei' izenekoa, eta horri esker, Iruñetik hurbil zeuden zenbait tokitatik ibili zen. Handik urtebetera, 2015. urtean, 'La hora mágica' izeneko ikuskizuna aurkezten hasi zen, eta lan horrekin, zenbait udaletan eta antzoki garrantzitsuetan aritzea lortu zuen.

Iaz, abenduan, magia-ikuskizun berezia aurkeztu zuen Altsasun, izan ere, emanaldiko musika guztia zuzenean jo zuen Sakanako Haize Berriak taldeak, eta aurten, formatu handiko bere lehen ikuskizuna aurkeztu du, 'La lógica de lo imposible' izenekoa. Hor, ilusio handiak eta argi-muntaketa ikusgarria bateratzen dira. Berak dioenez, ikuskizun honekin, azkenean, txikitan izan nahi zena lortu du, hots, magoa izatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios