https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hobetuzek 33 milioi bideratuko ditu enplegurako prestakuntzara

Hobetuzek 33 milioi bideratuko ditu enplegurako prestakuntzara
Fotolia

Bi deialdi jarri dira martxan

EL CORREO

Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak 33 milioi euro bideratuko ditu aurten enplegurako prestakuntza finantzatzera. Aurretik Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuei zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntza ekonomikoen eta enpresek egiten dituzten prestakuntza ekintza estrategikoak egiteko laguntza ekonomikoen 2018ko deialdiak kudeatuko dituen erakundea Hobetuz izango da nagusiki.

Bi deialdiak dagoeneko martxan dira eta, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Hobetuzeko presidenteak iragarri duenez, «azaroko lehen hamabostaldirako prest egongo dira». Prestakuntza ekintzak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak direla azaldu du, «langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko eta horiek eguneratzeko eta lanbidean espezializatzeko».

Horrela, bi laguntza mota dira eta banaka deituko dira. Alde batetik, EAEko enpresek beren langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko programatutako prestakuntza ekintza estrategikoak garatzeko laguntza ekonomikoak gaitu ditu Hobetuzek, eta horretarako, 3,2 milioi euroko aurrekontua du.

Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu zen eta urteko laguntzak dira. Edizio honetan, Hobetuzek 292 espediente ditu irekita, 4.773 prestakuntza ekintza, 8.371 ikastaro eta proposatutako 61.881 parte hartzaile posiblerekin.

Bigarren laguntza ildoa EHAAn argitaratu zen, uztailean, eta 29,8 milioi euroko aurrekontua du aurtengo eta datorren urterako, bi urteko laguntzak dira eta. Nagusiki langile okupatuei zuzentzen zaizkien eta 2018tik 2020ra bitartean egingo diren prestakuntza eskaintzako enplegurako prestakuntza planak finantzatzera bideratuta dago. Plan horiek prestakuntza ekintzak jaso beharko dituzte, gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko eta banaka langileak birkualifikatzeko.

Aurrekontuko 29,8 milioi euroak 49 aurrekontu ildotan banatuko dira, behar sektorialei eta zeharkakoei erantzuteko, lurralde historiko bakoitzean. Guztira, deialdi honek dagoeneko 154 espediente ditu zabalik eta, guztira, 8.528 ikastaro eta 99.070 parte hartzaile posible.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos