https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hizkuntzen ekologiaren inguruan egingo dute Euskararen Ginkana

Hizkuntzen ekologiaren inguruan egingo dute Euskararen Ginkana
EUSKARAREN GINKANA

Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak Donostiako Tabakaleran ospatuko den finalera pasako dira. Lehiaketan izen-emateko epea zabalik dago hilaren 23ra arte

AMALIA IBARGUTXI

Hizkuntzen aldeko ekintzaileen bila, hizkuntza-ekologismoan oinarritu dute aurtengo Euskararen Ginkana. Lehiaketan izen-emateko epea zabalik dago hilaren 23ra arte. Gainditu beharreko proba eta galderek hizkuntzen garapen jasangarriarekin izango dute zerikusia.

Hizkuntzen eta gizartearen gaineko arloen arteko harremana aztertzen du ekolinguismoak, hau da, inguruko nola eragiten dion hizkuntzari, adibidez beste hizkuntzen erabilerak edota beste hiztun-komunitateek, besteak beste. Ginkanan, lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikak jorratuko dituzte.

Euskararen Ginkanaren 6. edizioan, beraz, hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu dituzte ardatz. Gainditu beharreko proba eta galderek hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikekin izango dute zerikusia.

Jolasaren bidez helduko diote «hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzeko» lehiaketari, «ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz».

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Donostiako Tabakaleran ospatuko den finalera, hain zuzen ere. Bertan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da irabazlea.

Parte hartzeko 4-6 laguneko taldea osatzea besterik ez da egin behar. Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak egingo dituzte aurten koordinazio lanak.

Temas

Euskera